Saretuz sarearen VI. Jardunaldiak

SARETUZ  SAREAREN  VI. JARDUNALDIAK KONTSUMOA ERALDABIDE Saretuzek, kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzen duen sareak, bere jardunaldien VI. edizioa gauzatuko du irailaren 29an eta 30ean, Cristina Enea Ingurumen Baliabideen zentroan, Kontsumoa eraldabide: nolako kontsumoak egiten gaitu zoriontsu? izenburupean. Jardunaldiak, kontsumo eraldatzailera eta zoriona bilatzera bideratutako ideien topagune izateko asmoz sortuak, gogoeta-esparru baten baitan egongo dira.Edizio honetan, Campo Creativo Ceroko Maribel Gómez San Juan eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak elkarteko Juan Marín izango ditugu gure artean, ostiral arratsaldeko saioan. Bizitze Onari buruz hitz egingo dugu, kontsumo arduratsu eta kontzientearen ikuspuntutik. Arratsaldeko saioa ixteko, gauzatzen dugun kontsumoaren gogobetetze-mailei buruzko hausnarketa egingo dugu, balioen psikologian…