Criterios para organizar eventos- Ekitaldiak antolatzeko erizpideak

  Ekitaldi jasangarri bat, inklusiboa, jatorra, atsegina, sormenekoa…antolatzeko liburuxka argitaratu du Saretuzek “Ekitaldi” bat espazio zehatz batean eta denboraldi zehatz baterako jarduera planifikatu bat da, sozializaziorako ingurune bat sortuz eta pertsona multzo bat barneratuz. Saretuz-etik, ekitaldiak antolatzeko orduan, jasangarritasuna zeharkako moduan irizpide bezala barneratzeko garrantzia nabarmendu nahi dute. Horretarako berriki argitaratu dute ekitaldi jasangarri, inklusibo, jator, atsegin eta sormenezkoak antolatzeko txostena. Material hau, bizitzaren jasangarritasuna eta kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea, eragile, elkarte edota pertsona desberdinek antolatutako ekitaldietan barneratzeko helburuarekin planteatzen da, askotan ahaztuta geratzen diren hainbat alderdiren inguruan kontzientzia hartzeko. Alderdi hauek, era berean, jardueraren antolakuntza prozesua eta gauzatzea…

Saretuz sarea

Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat dela pentsatzea gustukoa dugu, era berean amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat da: bizitza erdigunea den eta ekonomia bere zerbitzura dagoen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta. Saretuz eraldaketarako eta emantzipaziorako 2012 urtetik Donostiako udaletxeak laguntzen duen hezkuntza ekimen bat da.  Orain arte, ondorengo elkarte eta kolektiboek parte hartu eta egin dituzte ekarpenak neurri batean edo bestean Saretuzen hasieran, baina noski, batu nahi den orori…