Tipi-Tapa bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza

Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan:Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.

Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.

Jarraitu gure kanpainako ekintzak: http://www.tipitapabagoaz.info

Bertan sinatu ahalko duzue gure manifestua

 

 

TIPI-TAPA bagoaz! Hacia vidas SOStenibles es una campaña de socialización y comunicación como resultado de un proceso de reflexión y análisis colectivo.

En este caminar colectivo, estamos distintas organizaciones provenientes de colectivos diversos, desde movimientos sociales, ONGD, redes o sindicatos, que entendemos como una necesidad la búsqueda de alternativas al modelo de desarrollo actual. Juntas, publicamos nuestro posicionamiento “Construyendo en colectivo desde Euskal Herria: Análisis y reivindicaciones para la construcción de una sociedad justa y equitativa basada en estilos de vida sostenibles”.

Ahora, es el turno de TIPI-TAPA bagoaz! Hacia vidas SOStenibles, campaña con la que generaremos espacios de debate y prácticas que se encaminen hacia un desarrollo humano, equitativo y sostenible. Para ello, socializaremos las propuestas y reivindicaciones consensuadas en base a los cuatro ejes que consideramos estratégicos: Soberanía alimentaria, Relocalización de la economía, Modelo energético y Cuidados.

Esta socialización se llevará a cabo durante un año a través de acciones de calles, proyección de documentales, espacios de diálogo, representaciones teatrales, campaña de adhesiones a nuestro manifiesto hacia las vidas sostenibles… y culminaremos con la celebración de un Tribunal simbólico por el derecho a las vidas sostenibles.

Sigue nuestras acciones de la campaña: http://www.tipitapabagoaz.info

 

Solasaldi soziekonomikoak

Mugarik Gabeko Ekonomilariak Fundazioak hilero solasaldi sozioekonomiko bat abiatzeko asmoa du, gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialari buruz eztabaida aske eta ireki baterako gune iraunkor bat sortzeko asmoarekin.
 Gaurkotasunarekin loturiko gaiak jorratzeko asmoa dugu, baina, aldi berean, baita betiko gaiak ere, egungo gizarteari nahiz eraikitzeko asmoa dugunari zuzenean eragiten dioten gaiak. Gure ustez, hauek dira eztabaida demokratiko batean aurrerapausoak ematea eskatzen duten gai sozioekonomikoetako batzuk: pobrezia, berdintasunik eza, enplegua, oinarrizko errenta, zerga-sistema, pentsioak, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, herritarren ekonomia, genero-ikuspegia, ekonomia eta ekologia, eta partaidetza-ereduak enpresan.
Nolanahi ere, gaurkotasunaren arabera eta solasaldietako partaideen interesen arabera, eztabaidarako gaien zerrenda irekia izango da.
Oinarrizko Errenta
 
 
Apirila, 6 18.30h
 
 GGKE/ONGD Koordinakundea, Kalapié eta Fiare egoitzan (Iparragirre, 8)
 
Donostia
Desde Economistas Sin Fronteras tenemos la intención de iniciar una tertulia  socioeconómica mensual con el objetivo de crear un espacio permanente de debate libre y abierto sobre la actual situación económica y social en la que nos encontramos.
Los temas que tenemos la intención de abordar son temas actuales pero, a la vez temas de siempre, que afectan de forma directa a la sociedad presente y a la que queremos construir. Pobreza, Desigualdad, Empleo, Renta Básica, Fiscalidad, Pensiones, Producción y Consumo Responsables, Economía de los Cuidados, La Perspectiva de Género, Economía y Ecología, Modelo de Participación en la Empresa, etc.,estos temas quedarán abiertos a la actualidad y a los intereses de las personas participantes en estas tertulias.
La participación es libre y abierta a todo tipo de pensamientos e ideas ya que se trata de dar visibilidad a las diferentes sensibilidades y posicionamientos en los temas a los que nos acerquemos
La Renta Básica
 
 
06 de Abril a las 18.30h
 
 Sede Coordinadora de ONGD, Kalapié y Fiare (Iparragirre, 8)
 
San Sebastián