• OGIAREN ARRASTOA JARRAITUZ Kontsumo arduratsuaren ibilbidea

      OGIAREN ARRASTOA JARRAITUZ Kontsumo arduratsuaren ibilbidea Urtero gisa aurten ere Donostiako Kontsumo,Arduratsu eta Eraldatzailerako sarea den Saretuz-ek ekimen berezia antolatu du kontsumitzaileen eskubideen egunerako. Aurten ogiaren xahubidearen inguruko hausnarketa plazaratu nahi izan dugu, izan ere, ba al dakizu ekoizten den ogiaren %59ak zakarrontzian bukatzen duela? Besteak beste, hau ekiditeko lagungarri izan daiteke daukagun beharren arabera ogiaren erosketa planifikatzea, erosten dugun ogi motan eta kalitatean arreta jartzea edota hau ondo aprobetxatzeko tresnak izatea. Guk ere honen inguruan hausnartu eta ogia modu desberdinetan erabiltzeko errezetak bildu ditugu hemen. Ezagutzen al duzu ogia aprobetxatzeko beste modurik? Martxoaren 17an, gainera, ogiaren xahubidea abiapuntutzat hartuz…

  • BEGIRADA KONTZIENTEAK ARGAZKI ERAKUSKETA ETA EKINTZA OSAGARRIAK 

    Inoiz pentsatu al duzu zer-nolako eragina duten zure eguneroko ohiturek eta jokabideek tokian-tokian eta mundu osoan? World Press Photo izandako Fernando Moleres-en argazkien bidez eta  otsailaren 1etik marxoaren 4era garatuko diren ekintza osagarrien bidez, gure egungo garapen-ereduari buruzko gogoeta kritikoa egingo dugu eta munduko bidegabeko errealitateak eraldatzeko dugun gaitasunaz eta hau eraldatzen ari diren alternatibak aurkeztuzko ditugu. Tokian-tokian zein nazioarteko mailan lanean daudenak. Otsailaren 2an, inaugurazioan, erakusketaren nondik norakoa azalduko da,  Motxian Bertso Eskolaren eskutik Bertso saioa izango da eta bukatzeko kontsumo arduratsuko pikoteoa izango dugu gerturatzen denarentzako. Otsaila-martxoan zehar performance-ak, bisita gidatuak, hitzaldia…guztiak, erakusketaren gaiak aberasteko helburua duten “EKINTZA OSAGARRIAK”(Doan). Nabarmentzeko, otsailaren 18an 18:30etan Eneko Balerdi Eizmendi eta Ainhoa Alberdi Gisasolaren…

  • Bizitza jasangarrien aldeko Herri-auzitegia

    Desde nuestras organizaciones, os invitamos a participar en el Tribunal Popular por el derecho a las vidas SOStenibles. Este tribunal viene en continuidad con las temáticas abordadas en los encuentros anteriores, denunciando la vulneración de 4 derechos:   Derecho al territorio y a la soberanía alimentaria Derecho a un nivel de vida digno   Derecho al acceso justo y sostenible de energía y a la soberanía energética Derecho al cuidado. Sistemas de cuidado justos, equitativos y corresponsables.  Tras dos años de organización entre los colectivos que formamos la red, llegamos con ganas y energías para contrarrestar los efectos de la invisibilidad…

  • Criterios para organizar eventos- Ekitaldiak antolatzeko erizpideak

      Ekitaldi jasangarri bat, inklusiboa, jatorra, atsegina, sormenekoa…antolatzeko liburuxka argitaratu du Saretuzek “Ekitaldi” bat espazio zehatz batean eta denboraldi zehatz baterako jarduera planifikatu bat da, sozializaziorako ingurune bat sortuz eta pertsona multzo bat barneratuz. Saretuz-etik, ekitaldiak antolatzeko orduan, jasangarritasuna zeharkako moduan irizpide bezala barneratzeko garrantzia nabarmendu nahi dute. Horretarako berriki argitaratu dute ekitaldi jasangarri, inklusibo, jator, atsegin eta sormenezkoak antolatzeko txostena. Material hau, bizitzaren jasangarritasuna eta kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea, eragile, elkarte edota pertsona desberdinek antolatutako ekitaldietan barneratzeko helburuarekin planteatzen da, askotan ahaztuta geratzen diren hainbat alderdiren inguruan kontzientzia hartzeko. Alderdi hauek, era berean, jardueraren antolakuntza prozesua eta gauzatzea…

  • Saretuz sarea

    Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat dela pentsatzea gustukoa dugu, era berean amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat da: bizitza erdigunea den eta ekonomia bere zerbitzura dagoen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta. Saretuz eraldaketarako eta emantzipaziorako 2012 urtetik Donostiako udaletxeak laguntzen duen hezkuntza ekimen bat da.  Orain arte, ondorengo elkarte eta kolektiboek parte hartu eta egin dituzte ekarpenak neurri batean edo bestean Saretuzen hasieran, baina noski, batu nahi den orori…