Haziak ateratzeko eta kontserbatzeko tailer praktikoa

Haziak ateratzeko eta kontserbatzeko tailer praktikoa Urriak 16, osteguna, 18:00etan Cristina Enean Udari agur esan diogu eta baratzeko hainbat hazi biltzeko garaia da. Horregatik baratzean ohikoak diren barazki ohikoenetatik denon artean haziak ateratzeko jarduera honetara gonbidatu nahi zaituztegu Haziera egitasmotik. Hazi horiek etxean nola gorde ere ikasiko dugu jarduera honetan. Horretarako aleak, bihiak edo pikorrak dituzten fruitu eta landareak ekartzeko gonbidapena bidali nahi dizuegu, denon artean haziak ateratzeko (tomatea, kalabaza, kalabazina, piperra, letxuga, babarruna…). Udan baratza nola joan zaizuen komentatzeko aukera aparta izango da, bai eta udazkenerako antolatu ditugun jarduerak ezagutzeko ere. Haziak ateratzeko zuen produktuak prest ekartzera animatu nahi…