Alternatiben Herrixka Donostian

                            Zer da Alternatiben herrixka? Beste era batean bizitzeko askotariko ereduen topagune bat da. Gaur egun bizi dugun klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukerak biltzen eta bistaratzen dituen herrixka simulazio bat da Alternatiben herrixka. Aukera indibidual, kolektibo, nahiz lurralde eta sistema mailakoak ezagutzera ematen dituena, beste bizi-eredu baten garrantziaz ohartaraziz, eta jokabideen aldaketa bilatuz. Hiru dira helburu nagusiak: Larrialdi klimatiko egoeraren mezua zabaltzea.  Transizio soziala, energetikoa eta ekologikoa lehenbailehen abiarazteko deialdia. Bestelako gizarte modu bat lortzeko, beste era batean bizitzeko ereduak erakustea.  Zergatik Donostian? Alternatiben Herrixkak Frantzian du jatorria eta…

Bertakoa eta Garaiakoa: pintxo ta tortila patata DESAFIOA

AntiguaOtarrak… Dena prest? Goserik bai? Jaietan indarrak galduta? Etorri gurekin elikadura subirautzaren desafiora. 6,30etan norbanako zein koadrilen patata tortilak jasoko dira, taberna zein elkarteen pintxoak jasoko diren ordu berean eta 7etatik dastaketaz gozatu ahal izango dugu. Eta plana luzatu nahi baduzu 8:30etan Txantxarreka gaztetxean Kolpatu eta Berri Tzaarraken kontzertua duzu Ziburuko Ikastolaren alde     Pintxoak bertako eta garaiko osagaiez egiten baditugu gertuko ekonomia, natura eta osasuna ari gara zaintzen. Tabernaria zara edo elkarte gastronomiko bateko bazkidea eta desafio honetan parte hartu nahi duzu?.Etorri gurekin elikadura burujabetzaren desafiora eta on ekin! Zure etxeko tortila onena dela? Antiguako jaietan duzu ostiralak…

Elikaduraren inguruan alternatibak eraikitzen

Añorgan, Saretuz proiektuaren barruan, hitzaldi eta tailertxo batzuk prestatu dituzte sortuko duten kontsumo talde berria aurkezteko. Añorgakoa baldin bazara, animatu zaitez eta parte hartu! Dentro del proyecto Saretuz, en Añorga han preparado unas charlas y talleres para presentar el nuevo grupo de consumo que van a formar. Si eres de Añorga, animate y participa!