Energi berriztagarriak-mahai ingurua / Mesa redonda – Energías Renovables

MAHAI-INGURUA Energia berriztagarrien kooperatibak, erreforma elektrikoa eta kontratazio eskubideak Espainiako Gobernuaren erreforma elektrikoarekin, areagotu egin da elektrizitatearen prezioaren, energia berriztagarria ekoizteko autonomiaren, zerbitzuen kontratazioaren, argiaren ordainagiriaren eta bestelako gaien inguruko eztabaida. Azken urteetan izandako energia berriztagarrien kooperatiben sorrera, gorantz doan fenomenoa da. Kooperatiba mota horrek energia berriztagarrietatik lortutako kilowattak komertzializatzen dituzte, baita zenbait kasutan ekoiztu ere, eta jatorri berriztagarria bermatzen dute Energiaren Batzore Nazionalaren ziurtagiriekin. Energia berriztagarrien kooperatibak diren Goiener eta Som Energía Gara izango dira bertan, eredu energetikoan aldaketa emateko nola antolatzen diren eta lan egiten duten azaltzen.    Hizlariak Olatz Azurza. Goiener Alex Arizkun. Som Energía Gara  …