Alternatiben Herrixka Donostian

                            Zer da Alternatiben herrixka? Beste era batean bizitzeko askotariko ereduen topagune bat da. Gaur egun bizi dugun klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukerak biltzen eta bistaratzen dituen herrixka simulazio bat da Alternatiben herrixka. Aukera indibidual, kolektibo, nahiz lurralde eta sistema mailakoak ezagutzera ematen dituena, beste bizi-eredu baten garrantziaz ohartaraziz, eta jokabideen aldaketa bilatuz. Hiru dira helburu nagusiak: Larrialdi klimatiko egoeraren mezua zabaltzea.  Transizio soziala, energetikoa eta ekologikoa lehenbailehen abiarazteko deialdia. Bestelako gizarte modu bat lortzeko, beste era batean bizitzeko ereduak erakustea.  Zergatik Donostian? Alternatiben Herrixkak Frantzian du jatorria eta…

GUARDETX`EKO Kontsumo ohitura jasangarrien bila

Banda bat…   GUARDETX’EKO KONTSUMO OHITURA JASANGARRIEN BILA   Apirilak 25 -11:00 – DOAN Apirilari amaiera emango diogu era ezin hobean, GUARDETX’EKO jaialdiaren bigarren edizioa ospatuz, gure kontsumitzeko moduak birpentsatzeko aukera, deshazkundea eta transformazioa oinarritzat hartuz. IZEN EMATEA IREKITA GUARDETX’EKO EKIMENAREN AZOKAN PARTE HARTZEKO. Trueke eta bigarren eskuko ohiko azokak jardunaldiari hasiera emango dio goizeko 11:00tan. Parte hartzaileek postua jarri ahal izango dute egun osoan zehar, goizean bakarrik (11:00-14:45) edota arratsaldean (15:15-19:00). Bigarren eskuko edo material birziklatuarekin sortutako artesautza saldu, trukatu edota aurkeztu ahal izango da. Horrez gain “doako gune” bat jarriko da beren materialak musutruk utzi nahi dituztenentzat. GUARDETX’EKO…

Energi berriztagarriak-mahai ingurua / Mesa redonda – Energías Renovables

MAHAI-INGURUA Energia berriztagarrien kooperatibak, erreforma elektrikoa eta kontratazio eskubideak Espainiako Gobernuaren erreforma elektrikoarekin, areagotu egin da elektrizitatearen prezioaren, energia berriztagarria ekoizteko autonomiaren, zerbitzuen kontratazioaren, argiaren ordainagiriaren eta bestelako gaien inguruko eztabaida. Azken urteetan izandako energia berriztagarrien kooperatiben sorrera, gorantz doan fenomenoa da. Kooperatiba mota horrek energia berriztagarrietatik lortutako kilowattak komertzializatzen dituzte, baita zenbait kasutan ekoiztu ere, eta jatorri berriztagarria bermatzen dute Energiaren Batzore Nazionalaren ziurtagiriekin. Energia berriztagarrien kooperatibak diren Goiener eta Som Energía Gara izango dira bertan, eredu energetikoan aldaketa emateko nola antolatzen diren eta lan egiten duten azaltzen.    Hizlariak Olatz Azurza. Goiener Alex Arizkun. Som Energía Gara  …

Haziak ateratzeko eta kontserbatzeko tailer praktikoa

Haziak ateratzeko eta kontserbatzeko tailer praktikoa Urriak 16, osteguna, 18:00etan Cristina Enean Udari agur esan diogu eta baratzeko hainbat hazi biltzeko garaia da. Horregatik baratzean ohikoak diren barazki ohikoenetatik denon artean haziak ateratzeko jarduera honetara gonbidatu nahi zaituztegu Haziera egitasmotik. Hazi horiek etxean nola gorde ere ikasiko dugu jarduera honetan. Horretarako aleak, bihiak edo pikorrak dituzten fruitu eta landareak ekartzeko gonbidapena bidali nahi dizuegu, denon artean haziak ateratzeko (tomatea, kalabaza, kalabazina, piperra, letxuga, babarruna…). Udan baratza nola joan zaizuen komentatzeko aukera aparta izango da, bai eta udazkenerako antolatu ditugun jarduerak ezagutzeko ere. Haziak ateratzeko zuen produktuak prest ekartzera animatu nahi…

III.Saretuz Jarduandiak / IIIª Jornadas Saretuz

Programa: Saretuz III Jardunaldia – III Jornadas de Saretuz Saretuzeko III. Jardunaldia prestatzen ari gara, non landuko dugu KONTSUMO KONTZIENTEA, Donostiarrok parte hartuz eraikitzen dugun Kontsumoa Donostian. Noiz : irailak 12 (arratsaldean ) eta 13an (arratsaldean) Non:  Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroan IRAILAK 12 17.00 Aurkezpena 17.30 Mahai Ingurua: Donostiako herri eragileak: Kontsumo parte-hartzailea eraikitzen 18.45  Atsedena 19.15 Solasaldia: Kontsumo Kontzientea Brasilen, pertsonek perkonentzako eraikitako ekimenak . Thais Silvakin, Sao Pauloko Kontsumo Arduratsuko Instituto Kairosetik.   IRAILAK 13 10.00 Hitzaldia: Komunikatu eta Ekin. Anxela Inglesiasekin, Ekologistak Martxatik. 11.15 Hamaiketakoa 11.45 Tailerra: Komunikatzen ikasi, parte hartzea eta mobilizazioa helburu. Dinamizazioa Ekologistak…

Ikerketa aurkeztua / Estudio presentado

Azkenean atzo aurkeztu genuen Donstiako Kontsumoaren inguruko ikerketa Donostiako Udalean. Komunikabide asko etorri ziren eta albisteak hasi du iadanik bere ohiartzuna izaten. Hemen uzten dizuegu Hamaika Telebistakoek eginiko bideoa eta prentsaurrekoaren inguruan hedabide desberdinetan azaldurikoa. Mila esker Donostiako Udalari eta gerturatu zineten guztioia. Ayer presentamos el estudio sobre el Consumo en Donostia en el Ayuntamiento. Se acercaron muchos medios de comunicación y también fueron numerosas las preguntas que nos realizaron. Hos dejamos el video que hicieron desde Hamaika telebista y algunos links con la noticia en diferentes medios. Muchas gracias al Ayuntamiento de Donostia y a todas las personas que…