Ongi Bizitzeko proposamenak gauzatzeko aukerak aztertu ditugu Sarearen jardunbidearen arloan. Bada, aurreko irailean Jardunaldi batzuk antolatu genituen, bertan zoriona zerk eman diezagukeen eztabaidatzeko, kontsumo kontzientea eta arduratsua abiapuntu hartuta, eta esperientzia eraldatzaileak ere aztertzeko, kasu horretan, etxebizitza-eredu alternatiboak ezagutzeko eta horien gainean eztabaidatzeko. Jabetzen gara ekoitzi, kontsumitu eta erreproduzitzeko dugun forma nagusiak eraldatzeko ekimenak zailtasun berri eta itzelekin talka egiten duela egungo globalizazio-testuinguruan, eta beharrezkoa dela tokiko errealitateekin bat datozen ekimenak esperimentatzen jarraitzea.

Oharren Koaderno honetan, Jardunaldian sortutako material nagusiak bildu ditugu. Sare hau hobe bizitzeko alternatibak bilatzen saiatzen da, justizia eta zuzentasunaren, pertsonen eta izaki bizidun guztien zainketaren eta Planetaren kontserbazioaren etikan oinarrituz, betiere.

Ohar kuadernoa irakurri hemen: Bizitze ona eta zoriontasuna