Apirilak 15 , 18:00etan, Cristina Enea

-Agroekologia eta Elikadura Subirotasunaren inguruko hitzaldi-eztabaida
-Hazien trukaketa

Apirilak 17an Nekazari Borrokaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Via Campesinak egiten duen mobilizazio eta hausnarketarako deia da. Mundu osoko nekazarien erakunde eta hauen kide diren eragile sozial eta politikoek egun batez kalea hartuko dute, egungo elikadura sistemaren ondorioz bizi den egoera latzaren aurrean nekazarien eskubideak aldarrikatzeko.
Apirilak 17ko aurtengo leleoa hain zuzen “Nekazarien hazien alde” izango da.

Hori dela eta, Hazierako hurrengo hitzaldia, gure proposamenaren oinarrian eta munduko nekazari mugimenduaren oinarrian dauden bi kontzepturen inguruan izango da: Agroekologia eta Elikadura Subirotasuna.

Jarduera honekin, Hazierak bere ekarpena egin nahi dio nekazari borroka jardunaldiari.

Beti bezala, hitzaldiaren eta eztabaidaren ondoren nekazal haziak trukatzeko aukera izango dugu. Zuen zain dauzkazue gure artxiboko potoetan!