Inoiz pentsatu al duzu zer-nolako eragina duten zure eguneroko ohiturek eta jokabideek tokian-tokian eta mundu osoan? World Press Photo izandako Fernando Moleres-en argazkien bidez eta  otsailaren 1etik marxoaren 4era garatuko diren ekintza osagarrien bidez, gure egungo garapen-ereduari buruzko gogoeta kritikoa egingo dugu eta munduko bidegabeko errealitateak eraldatzeko dugun gaitasunaz eta hau eraldatzen ari diren alternatibak aurkeztuzko ditugu. Tokian-tokian zein nazioarteko mailan lanean daudenak.

Otsailaren 2an, inaugurazioan, erakusketaren nondik norakoa azalduko da,  Motxian Bertso Eskolaren eskutik Bertso saioa izango da eta bukatzeko kontsumo arduratsuko pikoteoa izango dugu gerturatzen denarentzako.

Otsaila-martxoan zehar performance-ak, bisita gidatuak, hitzaldia…guztiak, erakusketaren gaiak aberasteko helburua duten “EKINTZA OSAGARRIAK”(Doan). Nabarmentzeko, otsailaren 18an 18:30etan Eneko Balerdi Eizmendi eta Ainhoa Alberdi Gisasolaren eskutik garatuko den performance zirikatzailea: “KONTZIENTZIEKIN. Eta zuk, gaur, zerri ekingo diozu?” Ondoren, erakusketari bisita gidatua. Izena eman!

Hemen sartu ekintza guztiak ikusteko eta hauetan parte hartzeko!

Deskargatu kartela HEMEN eta gobidapen txartela HEMEN

Elkartu, eraiki eta egin beste mundu posible baten alde!!  #BegiradaKontzienteak

Noiz: Otsailaren 1etik martxoaren 4ra. Egunero irekita 18:00 -20:00

Non: Sanz Enea. Nafarroa kalea, 22. Zarautz

+INFO proposamen hauen antolatzaileen web orrialdeetan/ sare sozialetan: www.calcutaondoan.org  |Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren FB-en