Gipuzkoa Berritzenek hitzaldi hau prestatu du. Oso interesgarria ematen du!

Moda, mugimendu bat edo beharra?

Borondatezko sinplizitatearen istoriak argi utzi du krisi garaian kontsumo, jabetza edo esperientzia gehiagoren beharraren eta egiazko bizi kalitatearen arteko erlazioaren inguruko zalantzak sortzen zaizkigula. Zalantza hauen sorburua ideologia eta norberaren bizi filosofia desberdinetan egon daiteke, norbanakoaren ekintzetan islatzen da berau martxan jartzeko borondatea eta beraz, orain artean gizarte mugimendu bat bihurtzeko potentziala mugat ua izan da.
Egungo eszenatokia kontuan izanez gero non baliabide naturalen urritzea eta ekoizpen eta kontsumo gaitasunen arteko desoreka eta gizartearen desadostasuna presente dauden, agian edukitzean baino, izatean zentratuagoa dagoen bizimodu bat finkatzeko aukera polita daukagu eskuartean.

Eskuzabalagoa eta amalurra gehiago errespetatzen duen bizimodua.

Hau dena lantzeko, saio monografiko bat antolatu dugu kontzeptua aurkeztu eta bizi estilo honen bideragarritasuna aztertzeko.
Asistentzia konfirmatu  e-mail bat bidaliz edo 943 30 94 32-ra deituz.