Mugarik Gabek bidaltzen digu gonbidapena, maiatzaren 31an Bilbon egingo diren topaketetara. Aurten, laugarren urtez jarraian Bilbon, Desazkundea eta Bizitze Onari buruzko topaketak egingo ditugu berriz: Trantsiziorantz, eredu justu eta jasangarri bat.
 
Oraingo honetan, gure helburua da beste urrats bat egitea eta, arreta Euskal Herrian ipinita, eta beste modelo posible batzuetarako trantsizioaz gogoeta egitea, lau sektore estrategiko desazkunde-ikuspegi batetik eraldatuz: energia, garraioa, elikadura-sistema eta zaintza. Hala, aurrera egiteko eredu iraunkor, bidezko eta ekitatibo baten eraikuntza kolektiboan.

Informazio gehiago/más información:
http://decrecimientoybuenvivir2014.wordpress.com/programa/

Apuntatzeko/para apuntarse:
http://decrecimientoybuenvivir2014.wordpress.com/inscripcion/