HAZIERA. HAZIEN ARTXIBOA EGITASMOAK AURKEZTEN DU:

OTSAILAK 11, ASTEARTEA 20.00etan

GARRAXI JATETXEAN (Tejeria Kalea, 9)Dastaketa-Afari-Hitzaldia Marc Badal artxiboaren arduradunarekin.

Afari-solasaldi hauek dastaketa eta elkarrizketa lekuak izan nahi dute. Bertako barazkien defentsa eta zabalkunderako, zer hobea euren zaporeaz aritzea baino? Hazien arazoaz hitz egiteaz gain, HAZIERA bezalako egitasmoek hazien auziaz pentsatzeko eta haziak partekatzeko dauden bestelako ereduak ere azalduko dira. GARRAXI jatetxeko sukaldariek bertako hainbat barazkirekin prestaturiko menu bereziaz gozatu ahal izango dugu.

Prezioa: 15 €
Izena emateko: Cristina Enea Fundazioan (943453526 / cristinaenea@donostia.org) edo garraxi jatetxean bertan.