Kontsumo Arduratsuaren Tribiala KONTSUMO ARDURATSUAREN TRIBIALA Euskara Castellano Saretuz Trivial 2025 Kontsumo arduratsuaren inguruan dituzun ezagutzak proban jarri Saretuzen TRIVIAL-ean parte hartzen! eta irabazi gure mapan dauden kontsumo arduratsuko komertziotan gastatzeko 100 euroko bono bat.Zozketaren emaitzak Abenduaren 20ean publikatuko ditugu gure instagram kanalean.Prest? 1 / 10 Zer da kontsumo arduratsua? Substantzia psikoaktiboen erabilera neurrigabea saihesteko kanpaina. Ondasun eta produktuak alferrik eta neurriz gain kontsumitzeko joera. Kontsumo-ohiturak norberaren eta planetaren benetako beharretara egokitzea, ingurumena eta gizarte-berdintasuna lagunduz. Tira… Huts egin duzu. Baina eutsi goiari! Galdera asko gelditzen dira oraindik.Kontsumo arduratsuak pertsonen eta planetaren benetako beharrei erantzuten die. Eraikitzen duen eta amesten dugun gizartean bizi ahal izateko estrategikoa eta baliagarria den kontsumo bat. Bizitza erdigunean jartzen duen eta ekonomia bere zerbitzura duengizarte bat, alegia. Hala da! Kontsumo arduratsuak pertsonen eta planetaren benetako beharrei erantzuten die. Eraikitzen duen eta amesten dugun gizartean bizi ahal izateko estrategikoa eta baliagarria den kontsumo bat. Bizitza erdigunean jartzen duen eta ekonomia bere zerbitzura duen gizarte bat, alegia. 2 / 10 Zein da lehen urratsa kontsumo kontziente bat egiteko? Kontu korrontea 20 minuturo kontsultatu Etiketan "natural" edo "green" hitza duten produktuak bakarrik kontsumitzea. Kontsumitzen dudanaren gaineko begirada kritikoa aktibatzea. Ez ba! Begirada kritikoa aktibatu beharko genuke. Eta nola egiten da hori? Hasteko, hiru galdera hauei erantzutea proposatzen dizugu:Zenbateraino behar dut erosi dudan edo erosi nahi dudan hori?Nondik dator?Zeinek ekoiztu du? Eta zer-nolako baldintzetan ekoiztu da?Horrela, gure balioen eta ohituren artean koherentzia handiagoa dela sentitzen hasiko gara. Bai horixe! Begirada kritikoa aktibatzea!Txiripaz asmatu duzuenontzat, hona hemen lehen urratsa egiten lagunduko dizuen ariketa bat:Hasteko, ondo legoke hiru galdera hauei erantzutea:Zenbateraino behar dut erosi dudan edo erosi nahi dudan hori?Nondik dator?Zeinek ekoiztu du? Eta zer-nolako baldintzetan ekoiztu da? 3 / 10 Ba al dakizu zein den emakumeek familiako kideak zaintzeko hartzen duten eszedentzia-ehunekoa? % 72 % 56 % 97 EAEko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifrak 2024 izeneko txosten tituludunak adierazten du emakumeek beren gain hartzen dituztela adingabeak zaintzeko eszedentzien % 87 eta senideak zaintzeagatiko % 72, eta horrek eragina duela haien ibilbide profesionalean eta osasunean. 4 / 10 Badakizu zein den emakumeek sinatutako aldi baterako kontratuen ehunekoa? % 47 % 76 % 59 Emakumeek sinatutako kontratuen %76 aldi baterakoak dira, eta zifra hori nabarmen handiagoa da gizonena baino (%64). Behin-behinekotasun eta partzialtasun horren ondorioek eragina dute haien errentan, gizarte-babesean eta pentsioetan. 5 / 10 Zenbat tona arropa botatzen dira urtero estatu espainiarrean? 900000 500000 654000 Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektoreetako bat. Guztira, 93.000 milioi metro kubiko ur gastatzen ditu urtero, 5 milioi pertsona baino gehiago bizirik irauteko adina. 6 / 10 900.000 tona horietatik gehienak zabortegietan edo erraustegian amaitzen dira, horrek dakartzan ondorio guztiekin, baina, zer ehuneko jasotzen da berrerabiltzeko edo birziklatzeko? 12% 23% 36% 2000. urtean 50.000 milioi jantzi ekoiztu ziren planeta osoan, eta orain 100.000 milioira iritsi gara. Noraino iritsiko gara? 7 / 10 Kotoizko kamiseta bakarra egiteko, 2.700 litro ur geza behar direla diote kalkuluek. Ba al dakizu hori dela pertsona batek ________ gutxi gorabehera edaten duen ur-kantitatea? Bi urte t´erdian Urtebetean Urte t´erdian Uraren krisiak munduko osasuna, nekazaritza-ekoizpena eta elikagaien segurtasuna mehatxatzen ditu. Ez da oso ideia ona ura horrela xahutzea, ez? 8 / 10 Auto elektrikoa irtenbide iraunkorra da poluzioaren arazorako. Egia Gezurra Auto elektrikoak aukeratzeak gure hirietako airea garbiago egoten laguntzen du. Baina kalkuluak egin dira eta, adibidez, Erresuma Batuan hamarnaka zentral nuklear gehiago eraiki beharko liratekeela auto elektriko guztiak elikatzeko. Horretaz gain birkarga-puntu ugari jarri beharko lirateke eta lineak gainkargatu egingo lirateke. Baterientzako lehengaia (litioa) lortzea zaila eta kutsakorra izango litzateke. 9 / 10 Zer da SARETUZ? Biomaterialak egiten dituen euskal erakunde bat. Olatz Salvadorren azken diskaren izena. Donostiako kontsumo arduratsuaren aldeko sarea. Ieup... Oraingoan ez duzu asmatu...Saretuz, Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. 2010etik lanean gabiltza kontsumitzeko moduak gure ongizatean eta planetaren ongizatean duen eragin zuzenaren gainean sentsibilizatzeko. Primeran! Bide onetik zoaz!Bai, Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. 2010etik lanean gabiltza kontsumitzeko moduak gure ongizatean eta planetaren ongizatean duen eragin zuzenaren gainean sentsibilizatzeko. 10 / 10 Hauetatik zein da kontsumo arduratsuko baliabide bat? Green-mapa Organic-mapa SARETUZ mapa Ayayai! ez lagun... Saretuz mapa gizarteari eta ingurumenari kalte egiten dien gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-sistemaren parametroak alde batera utzita kontsumitzeko, aurrezteko eta bizitzeko gida bat da. Gidan, modu arduratsuan kontsumitzeko Donostian ditugun aukerak aurkituko dituzu. Sartu saretuz.eus en eta esplora ezazu! Hori da! Saretuz mapa gizarteari eta ingurumenari kalte egiten dien gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-sistemaren parametroak alde batera utzita kontsumitzeko, aurrezteko eta bizitzeko gida bat da. Gidan, modu arduratsuan kontsumitzeko Donostian ditugun aukerak aurkituko dituzu. Your score isThe average score is 78% 0%