Urtarrilan Mugarik Gabek eta Emaus Fundazioak Cristina Enea Fundazioko laguntzarekin ikerketa prozesu bat hasi genuen. Ikerketa honen helburuak Donostian dauzkagun erosteko ohiturak bisibilizatzea eta alternatibak proposatzea dira, hau guztia, genero ikuspuntu batetik landuta. Donostian Kontsumo Kontziente eta Arduratsua posible dela eta, alternatibak proposatu nahi ditugu. Galdera hauei erantzunak eman nahi dizkiegu:

Zer nolako kontsumo ohiturak ditugu?

Non eta zer erosten dugu?

Gure elikagaiek zenbat kilometro egiten dituzte?

Emakume eta gizonezkoek ze paper jokatzen dute oinarrizko elikagaien erosketan?

Zeinek erosten du zer?

Zeinek erabakitzen du erosketa?

Emakume eta gizonezkoen artean ezberdintasunik al dago erosketaren diru kopuruari erreparatzen badiogu?