Urtero gisa aurten ere Donostiako Kontsumo,Arduratsu eta Eraldatzailerako sarea den Saretuz-ek ekimen berezia antolatu du kontsumitzaileen eskubideen egunerako.

Aurten ogiaren xahubidearen inguruko hausnarketa plazaratu nahi izan dugu, izan ere, ba al dakizu ekoizten den ogiaren %59ak zakarrontzian bukatzen duela? Besteak beste, hau ekiditeko lagungarri izan daiteke daukagun beharren arabera ogiaren erosketa planifikatzea, erosten dugun ogi motan eta kalitatean arreta jartzea edota hau ondo aprobetxatzeko tresnak izatea. Guk ere honen inguruan hausnartu eta ogia modu desberdinetan erabiltzeko errezetak bildu ditugu hemen. Ezagutzen al duzu ogia aprobetxatzeko beste modurik?

Martxoaren 17an, gainera, ogiaren xahubidea abiapuntutzat hartuz Donostiako Kontsumo, Arduratsu eta Eraldatzailearen zenbait alternatiba ezagutzeko aukera izango dugu: Emaus, Goiener eta Kaxilda. Ekitaldiari amaiera emateko Easoko azokan modu arduratsuan egindako ogia ezagutu eta hau dastatzeko aukera izango dugu. Zatoz ogiaren ibilbidera eta ezagutu ditzagun Donostiako kontsumo arduratsurako aukerak!