Saretuzek, kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzen duen sareak, bere jardunaldien VI. edizioa gauzatuko du irailaren 29an eta 30ean, Cristina Enea Ingurumen Baliabideen zentroan, Kontsumoa eraldabide: nolako kontsumoak egiten gaitu zoriontsu? izenburupean.

Jardunaldiak, kontsumo eraldatzailera eta zoriona bilatzera bideratutako ideien topagune izateko asmoz sortuak, gogoeta-esparru baten baitan egongo dira.

Edizio honetan, Campo Creativo Ceroko Maribel Gómez San Juan eta Mugarik Gabeko Ekonomilariak elkarteko Juan Marín izango ditugu gure artean, ostiral arratsaldeko saioan. Bizitze Onari buruz hitz egingo dugu, kontsumo arduratsu eta kontzientearen ikuspuntutik. Arratsaldeko saioa ixteko, gauzatzen dugun kontsumoaren gogobetetze-mailei buruzko hausnarketa egingo dugu, balioen psikologian abiapuntu hartuta.

Larunbat goizean etxebizitzaren arloan dauden alternatibak landuko ditugu. Funtsezko gaia dela uste dugu, eta halakotzat hartzen eta eskatzen du gizarteak.  Egungo etxebizitza-ereduaren aurrean dauden alternatiben adibide jakinetara hurbilduko gara. Etxebizitza-eredu alternatiboak daude? Zeintzuk dira aurkitu dituzten zailtasunak eta zeintzuk dira erronkak?


Jardunaldiak doakoak dira, baina derrigorrezkoa da izena ematea aretoaren aforoa dela eta. Izena emateko: saretuz@gmail.com


Espero dugu jardunaldiak zure interesekoak izango direla, eta elkarrekin gogoetaz eta ideiaz betetako orduak konpartitu eta kontsumituko ditugula.

Jardunaldien kartela hemen