Zozketaren oinarriak

1.- ZOZKETA-ANTOLATZAILEA ETA ZOZKETAREN XEDEA. SARETUZ ELKARTEAK ZOZKETA bat egingo du Gabonetan, eguberri-garaian kontsumo arduratsua sustatzeko eta bere burua ezagutzera emateko. Galde-sorta baten bidez, 100 euroko 7 bonu arduratsu oparituko ditu, Donostiako Saretuz mapako kontsumo-alternatiba batean oso-osorik erabiltzeko.

2.- SUSTAPENAREN LURRALDE- ETA APLIKAZIO-EREMUA. Zozketa Donostian egingo da, eta 18 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahalko dute.

3.- PERTSONA LEGITIMATUAK ETA SUSTAPEN-MEKANIKA. Zozketan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar. Zozketaren estekan sartzen diren, galderei erantzuten dieten, eskatutako eremu guztiak (izen-abizenak, e-maila, telefonoa) betetzen dituzten eta zozketaren oinarriak onartzen dituzten lagun guztiek parte hartuko dute zozketan. SARETUZ ELKARTEAREKIN harreman laboral edo profesionala duten lagunek ezingo dute lehiaketan parte hartu.

4.- IRAUPENA. Zozketan parte hartzeko epea 2022ko abenduarenn 10an hasi eta 2022ko abenduaren 27ean amaituko da, biak barne.

5.- SARIA. 100 euroko 7 bonu (bonu bakarra parte-hartzaile bakoitzeko) banatuko dira 100 euroak OSO-OSORIK Saretuz mapako saltoki/zerbitzu BAKAR batean erabiltzeko, erosketa BAKAR batean. SARETUZ ELKARTEA bonuak irabazten dituzten lagunekin posta elektronikoz edo telefonoz jarriko da harremanetan, irabazleek, 2023ko urtarrilaren 2a (23:59 CET) baino lehen, bonua Saretuz mapako zein kontsumo-alternatiban trukatu nahi duten erabaki dezaten. Bonua trukatzeko epea 2023ko urtarrilaren 3an hasi eta 2023ko urtarrilaren 28an amaituko da. Saria pertsonala eta besterenezina da. Irabazleak trukatu beharko du saria. Sari hau ezingo da beste batzuekin metatu, ezta beste zerbitzu batekin edo sariaren eskudiruzko kontrabalioarekin trukatu ere. Debekatuta dago bonua komertzializatzea edota saltzea.
SARETUZ ELKARTEAREKIN zerikusirik ez duen arrazoi batengatik, erosketak bonuaren zenbatekoa gainditzen badu, irabazleak ordaindu beharko du aldea. Irabazleak aukeratutako kontsumo-alternatibak zozketan ez parte hartzea erabakitzen badu, sustatzaileak irabazleari
zozketan parte hartu nahi duen Saretuz mapako beste alternatiba batekin ordezkatzeko aukera emango dio. Irabazleek SARETUZ ELKARTEAREKIN konfirmatu beharko dute saria emateko baldintzak onartzen dituztela. Enpresak beretzat gordetzen du erabakia indargabetzeko eskubidea, baldin eta baldintzak eta zozketa betetzen ez badira. Irabazleek aukeratutako kontsumo-alternatibari NAN zenbakia eta izen-abizenak jakinarazi beharko dizkiete bonu arduratsua jaso ahal izateko.

6.- PARTE-HARTZEA ETA IRABAZLEEN IZENAK KOMUNIKATZEA.
Galderei erantzuten dieten, eskatutako eremu guztiak (izen-abizenak, e-maila, telefonoa) betetzen dituzten eta zozketaren oinarriak onartzen dituzten lagun guztiek 7 bonuen zozketan parte hartuko dute. Zozketa www.sortea2.com webgunearen bidez egingo da, parte-hartzea eta zozketa gardenak eta legezkoak direla bermatzeko. Ausaz irabazle suertatzen diren 7 lagunak aukeratzen direnean, oinarri hauetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatuko da eta irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie. Salbuetsita dagoen lagun bat irabazle suertatzen bada, saria jasotzeko eskubidea galduko du eta saria parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hurrengo lagunari entregatuko zaio.

7.- ERRESERBAK ETA MUGAK. SARETUZ ELKARTEAK beretzat gordetzen du jokaera iraingarria edo elkartearen zein zozketaren politikaren kontrako jokaera duten parte-hartzaileak errefusatzeko eskubidea. Era berean, SARETUZ ELKARTEAK beretzat gordetzen du zozketa behar bezala egiteko mekanikan eta sarietan aldaketak egiteko edo segidako eranskinak gehitzeko eskubidea, sariaren entrega gauzatzea galaraz dezaketen arrazoi zuzena edo ezinbesteko arrazoiak daudenean. Saria ezingo da inola ere ordeztu, aldatu, konpentsatu edota laga.

8.- DATUEN BABESA. Zozketan parte hartzeak berekin dakar parte-hartzaileek oinarriak eta irabazleen hautaketa onartzea. Parte-hartzaile batek ez badu hori onartzen, zozketatik kanpo geldituko da. Elkarteak ezingo ditu datu horiek erabili oinarri hauetan zehaztutakoa ez den ezein helburutarako, eta datuen babesaren gainean indarrean dagoen legeriarekin bat etorriaz tratatu beharko ditu. Parte-hartzaileei mezu bat bakarrik bidaliko zaie SARETUZ ELKARTEAREN beste komunikazio batzuk (esaterako, newsletterra edo buletinak) jaso nahi
dituzten galdetzeko.

9.- BESTE ZEHAZTAPEN BATZUK. Facebook eta Twitter ez dira zozketa honen erantzule eta ez dute loturarik zozketarekin.

10.- ERANTZUKIZUNA ETA OINARRIAK ONARTZEA. Sustapenean izena emateak berekin dakar Baldintza hauek, aldaketarik gabe eta ohiko sinaduraren beharrik gabe, onartzea, eta baita, lehiaketaren ondoriozko auzien ebazpenari dagokionez, SARETUZ ELKARTEAREN
irizpidea onartzea ere.

11.- SARETUZ ELKARTEAK BERE ERANTZUKIZUNA MUGATZEN DU: Beste enpresa batzuek sustapen honen saria dela eta eman behar dituzten zerbitzuei dagokienez. Ibilbidean gertatzen diren, sariak dirauen artean edo geroago gertatzen diren gorabehera guztiei dagokienez. Sustapen-webgunea normaltasun osoz atzitzea edo erabiltzea eragozten duten telekomunikazio-sistemen akats edo gorabeherei dagokienez. Telekomunikazio-sareak aldi batez eskuragarri ez egotearen edo jarraipenik ez izatearen ondorioz gerta daitezkeen kalte-galerei dagokienez. SARETUZ ELKARTEA ez da erantzule izango, Covid-19ak eragindako osasun-alerta egoera dela kausa, irabazlea ezin bada
Donostiara etorri saria zehaztutako epean erabiltzeko.