Nor gara

SARETUZ NOR GARA?

Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat dela pentsatzea gustukoa dugu, era berean amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat da: bizitza erdigunea den eta ekonomia bere zerbitzura dagoen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta.

Saretuzen Kontsumo arduratsu kontziente eta eraldatzailea bultzatu nahi dugu Donostian. Horretarako gure ekinbidea hezkuntzan, ideien eztabaidan, komunikazioaren esparruan eta gure hirian dauden alternatiba errealen bultzadan oinarritzen da. Donostiarrak kontsumo ohiturek dituzten ondorioetaz jabetu eta behin kontzientzia hartuta kontsumo arduratsuago bat egiteko hirian dauden alternatibak eskura jartzea da.