IKO Igeldo Kooperatiba


Igeldoko kooperatibaren hazia 1911. urtean erein zuten.

Ez da erraza ehun urte baina gehiagoko ibilbidea bi lerrotan laburbiltzea, baina funtsean bizitza luze eta gorabeheratsu honek batu ditu iragana, oraina eta geroa, kooperatibaren esentzia bizirik mantenduz, kontuan hartuta ekoizleen eta kontsumitzaileen aliantza sendoa sortzeko tresna dela, herriaren alde eta herriarentzat egina dena.

Diotenez, etxea teilatutik eraikitzen hastea ez omen da gomendagarria, baina kasu honetan teilatuak markatzen digu nekazarien kooperatibaren egoitza berreraikitzeko abiapuntua. 2005 urtetik auzolanean eta herritarren inplikazio handiarekin egoitza errealitate bihurtu zen:
25 pertsonako lantalde finko batek eta bazkide-laguntzaile moduan gehitutako herritarrak izan dira ezinbestekoak ekimenean.

Igeldoren berezitasunak kontuan izanik ekonomia soziala orientatzen duten printzipioetan ere oinaritzen da proiektua; bazkideen parte hartze demokratikoa ardatza izanik, helburu sendoak finkatu ditu.

Dendan kalitatezko eta hurbileko zerbitzua eskaintzea, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta herria biziberritzeko.

Zuzeneko erosketan oinarritutako zirkuitu laburreko merkatu-estrategiak garatzea, tokiko ekoizleen produktuak biztanleentzako eskuragarri izateko.

Igeldora hurbiltzen diren bisitariei bertako eskaintza helaraztea, bai produktu aldetik eta baita ondare natural eta historiko aldetik ere, hurbileko tratuaren bitartez kalitatezko turismo eredua sustatzeko.

HELBIDEA: Kristobal Balenziaga Kalea, 93, 20008, Igeldo
TFNO ZENBAKIA: 943 310 896
WEBGUNEA: https://iko.eus/
EMAIL: info@iko.eus

Betetzen dituen irizpideak: