DENBORAREN DENBORA
Saretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak elementu horrekin erlazionatzeko modu jakintsua erakusten digu, ziklikotasunaren eta ziklo horien artean gertatzen diren igarotze edo metamorfosien bidez.
Hala ere, gaur egun gorpuzten dugun denbora, neurrigabeko ekoizpen eta kontsumo-sistemarekin lotuta dagoena da; artifiziala, azkarra, lineala eta faltsua, gehiago produzitzearen helmuga duena, gehiago kontsumitzeko, gehiago produzitzeko eta, horrela, infinituki, denboraren zentzurik gabeko erabileran murgildurik gaude, gizatasun gisa erabateko porrotera garamatzana, ama lurraren muga biofisikoak kontuan ez hartzeagatik, eta gure etxea dena eta bizi garen beste espezie asko suntsitzeagatik.
Naturarekiko deskonexio hori bakarrik bi belanauldietan burutu da… urtarrilean tomateak jaten ditugu. Egunak eta egunak ematen ditugu argi artifizialaren azpian lanean, nortasun salgarriak eraikitzeko kontsumitzen dugu, eta Klik baten bidez gaitasunak galtzen ditugu.
Denborari arreta eskaintzeko dagoela uste dugu, atseden hartzeko beharra dudan jakiteko, nire bizitza zertan betetzen dudan jabetzeko, sistemak eskaini ez dizkidan moduak deseraikitzeko. Hori dela eta, denbora zentzuz betetzearen alde gaude, hau harreman esanguratsuekin partekatzearen alde, gure kolektiboak goxo eraikiz, denbora artea eta edertasuna bihurtzea, eta etxe sentiarazten gaituen egunerokoak zaindu izateko tarteak topatzea.
Urteko garairik kontsumistenetako batean gaude eta Saretuz-en, gogorarazi nahi dizuegu gure webgunean (www.saretuz.eus) Donostiako kontsumo eraldatzailearen MAPA kontsultatu dezakezula, merkataritza-gune handien kontsumo-alternatiba gisa. Gainera, Maite Rosende ilustratzaileak diseinatutako egutegi bat aurkituko duzue, deskargagarri. Egutegi horrekin natura garela eta bere ziklikotasuna gurea ere badela gogorarazi nahi izan dugu, zuen gustukoa eta inspirazio iturri izatea espero dugu.
AZKENAK
- DENBORAREN DENBORASaretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak… Read more: DENBORAREN DENBORA
- Denbora OparituEgun hauetako kontsumismoaren aurrean gelditzea eta hausnarketa txiki bat egitea proposatu nahi dizugu. Oparitzea partekatzea… Read more: Denbora Oparitu
- Saretuz Trivial 2025
- Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen trivialaSaretuzek TRIVIAL bat jarriko du martxan Abenduak 5etik Abenduak 18 bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko… Read more: Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen triviala
- Opariak Opari.Azaroan, Black Friday deskontu-festa globala, urteroko zita bilakatu da. Bere izena 60ko hamarkadan Filadelfiako poliziak… Read more: Opariak Opari.