Entzungai dago Burujabetza(k) mahai-ingurua!

Urriaren 10ean Burujabe Cha Cha Cha! topaketan elkartu ginen Gladys Enea parkean, bizitza onaren erritmoan. Jardueretako bat Burujabetza(k) mahai-ingurua izan zen, eta orain solasaldi osoa entzungai jarri dugu gure blogean, bertaratu ezin izan zinetenontzat edo berriz entzun nahi duzuenontzat.

Irutxulo Hitza astekariko Inaxio Esnaolaren gidaritzapean, Donostiako elikadura, energia eta zaintza arloetako hiru proiektu eraldatzaile izan genituen gurekin: Igeldoko Energia Komunitatea, Txirikorda eta Donostialdeko Ekoizpen Kolektiborako Sarea. Beren eguneroko esperientziez, martxan jartzeko erronkez eta komunitatetik eraikitzearen garrantziaz aritu ziren sakon.

Hemen entzun ala jeitsi dezakezu:

AZKENAK