Kontsumo Arduratsuaren Nazioarteko Eguna
Gaur, kontsumo arduratsuaren nazioarteko eguna dugu. Saretuzentzat, kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat da, amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat: bizitza erdigunean eta ekonomia bere zerbitzura jartzen duen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta.
Gure helburua kontsumo kontzientearen irizpideetan sakontzea da. Donostian dauden aukerak eta ekimenak hedatu, beste batzuk sustatu, eta horren inguruan lanean ari diren hainbat kolektiboren lanak ezagutzera ematea. Horretaz gain, taldean lan eginez, saretzen, amankomunean ditugun interesetatik, koordinaziotik, inklusiotik, partaidetzatik, zaintzatik, metodologia desberdinen bidez ikasi nahi dugu. Hori da gure erronka.
AZKENAK
- Burujabe Cha Cha ChaZer egin dezakegu gure burua zaintzeko? Nola antolatu gaitezke bertako elikagaiak urte osoan jasotzeko? Ezinbestekoa… Read more: Burujabe Cha Cha Cha
- DENBORAREN DENBORASaretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak… Read more: DENBORAREN DENBORA
- Denbora OparituEgun hauetako kontsumismoaren aurrean gelditzea eta hausnarketa txiki bat egitea proposatu nahi dizugu. Oparitzea partekatzea… Read more: Denbora Oparitu
- Saretuz Trivial 2025
- Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen trivialaSaretuzek TRIVIAL bat jarriko du martxan Abenduak 5etik Abenduak 18 bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko… Read more: Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen triviala