BIZITZA JOKOAN kanpaina eta uda ikastaroa
Ama Lurra, militarizatua, setiatua, pozoitua, (…), ekintzara pasatzea eskatzen digu.
Berta Cáceres
Ekintzara pasatzeagatik hain zuzen ere lapurtu zioten bizitza Berta Cáceres-i. Natura defendatzen duten beste askori bezala.
Izan ere, Krisi Klimatikoaz eta ekintzara pasatu beharraz jadanik horrenbeste hitz egiten denean, oraindik gaur egun Lurra eta bertan bizi garen izaki ororen eskubideak defendatzeak, bizitza propioa arriskuan jartzea dakar berekin. Alegia, bizitza jokoan Bizitza bera defendatzeagatik.

Ekosistema asko arriskuan daude, klima larrialdiak, deforestazioak, meatzaritzak, habitaten suntsipenak, neurri gabeko industrializazioak edota ingurugiroaren degradazioak eraginda.
Larrialdi klimatikoaren aurren aritzeko denbora amaitzen ari da eta pertsonen BIZITZA, LURRA, eta ESKUBIDEAK jokoan daude.
Mugarik Gabe eta beste kolektibo askorekin batera honen inguruan hitz egiten ari gara BIZITZA JOKOAN kanpainan, ikuspegi desberdinak batuz: Giza eta Naturaren eskubideak defendatzen dituzten pertsona eta kolektiboena, zientzialariena, ekintzaile sozialena eta kazetari zein komunikatzaileena.
Eta noski, mahai gainean jarri ere borroka asko martxan daudela eta batu gaitezkeela. Horietako bat da SARETUZ sarea eta Mapa. Azken batean Kontsumo Arduratsu baten aldeko apustua egitea beste eredu baten alde egitea da, enpresa multinazional eta gobernuek sorturiko eredu eta krisi honetatik oso desberdina…Besteak beste gertuko produktuak, baserritar merkatuak, komertzio txikia, konpontzea, berrerabiltzea, banka etikoa, artisautza, energia kooperatiba lokalak etab. aukeratzen baditugu eredu justu eta jasangarri baten alde egiten ari gara.
Guzti horren inguruan hitz egingo dugu BIZITZA JOKOAN Udako Ikastaroan, eta zu gurekin egotea nahi dugu, konponbidearen parte zarelako: https://www.uik.eus/es/curso/vida-juegoes-crisis-climatica-civilizatoria-que-no-se-esta- hablando-que-oportunidades-accion
AZKENAK
- DENBORAREN DENBORASaretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak… Read more: DENBORAREN DENBORA
- Denbora OparituEgun hauetako kontsumismoaren aurrean gelditzea eta hausnarketa txiki bat egitea proposatu nahi dizugu. Oparitzea partekatzea… Read more: Denbora Oparitu
- Saretuz Trivial 2025
- Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen trivialaSaretuzek TRIVIAL bat jarriko du martxan Abenduak 5etik Abenduak 18 bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko… Read more: Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen triviala
- Opariak Opari.Azaroan, Black Friday deskontu-festa globala, urteroko zita bilakatu da. Bere izena 60ko hamarkadan Filadelfiako poliziak… Read more: Opariak Opari.