Aisialdia kontsumotik haratago? EgiazkoAuzoa-n alternatibak bilatzen ditugu Saretuzekin batera
Aisialdia asko erabiltzen dugu gure proiektuetan, eta baita gure egunerokotasunean ere. Eta honi buruz hausnartzen ari gara Egiazko Auzoan, Emaús Gizarte Fundazioak, SOS Arrazakeriak eta Darkum elkarteak bultzatutako proiektua, hain zuzen ere. Proiektu honen helburua Egiako Auzoan dauden sare sozialak indartzea da. Baina era arin batean egin nahi dugu, auzo bezala osatzen gaituena bilatuz. Horregatik, aisialdiak daukan indar eraldatzailea aztertu nahi dugu, komunitate jasangarri eta inklusiboagoa sustatzeko asmoz.
Baina ez dugu bakarrik egin nahi, honi buruz ikasteko eta gure praktikak eraldatzeko beste eragilerekin batera elkarlanean aritzea ezinbestekoa iruditzen bait zaigu. Hau dela eta, auzoko hainbat talde eta kolektibo Emaúsen dagoen EscapeKlima-tik pasa dira; hain famatuak bilakatu diren EscapeRoom-etan oinarritutako jolasa, non aldaketa klimatikoaren zergati eta ondorietan sakontzeko aukera izan duten. Saretuz ere egon zen bertan abenduan. Eta bertatik pasa diren pertsona guztien proposamenak aztertu eta gero, gure auzoan ematen den aisialdi eredua eraldatzeko prozesu bat garatuko dugu, zeinetan kontsumoa ez den erdialdean jarriko.
Bitartean, eta prozesua indartzeko asmoz, eragile ezberdinek duten ezagutzaz baliatu gara. Horretarako hainbat saio burutu ditugu beste elkarte batzurekin elkartuz: Saretuz, Emaúseko Gizarteratze eta Hezkuntza sailak, SOS Arrazakeria, Darkum, Cristina Enea Fundazioa, Hiritarron Harrera Sarea, Setem Hego Haizea eta Urretxindorra mentoretza soziala programa.
Saio hauetan Cristina Enea Fundazioarekin batera jasangarritasuna eta naturarekiko sentsibilizazioa landu dugu. Darkum Elkarteak, berriz, Feminismo Dekolonialari buruzko tailerra gidatu du.
Saretuzen kasuan, kontsumo arduratsutik abiatuta Egian ematen den aisialdia aztertu dugu, hiztegiek ematen duten definizioak zalantzan jartzen. Hauek bakarrik ordainpeko lana duten pertsonek aisialdiaz gozatzeko eskubidea dutela pentsaraztera eramaten bait gaituzte. Baina, zer gertatzen da ordainpeko lanik ez duten pertsonekin? Ezin dute aisialdiaz eta atsedenaz gozatu? Ezin da hau egin kontsumoa alde batera utziz?
Hausnarketa hauek egin eta gero, auzoan zehar murgildu ginen, alternatiba jasangarrien bila, aisialdirako bereziki pentsatutako guneak aztertuz, eta, batez ere, bertan ematen diren harremanetan erreparatuz.
Naturarekiko jasangarria eta arduratsua den aisialdi eredu bateruntz
Baina prozesua ez da hemen bukatzen. Hau zehazteko parte hartu duten eragile guztiak elkartu ginen Emaúseko Faktory-n (Mundaiz Bidea, 6). Denen artean proposamen ezberdinak aztertu ziren. Eta hemendik abiatuta, bizikletak konpontzeko tailer bat burutu genuen uztailaren 12tik 14ra, Tabakalerako Medialab-ek eskeinitako espazioan. Baina baratza konumitario bat sortzeko ideia badugu ere, honek auzoan beste harreman motak garatzeko aukera emango digulakoan.
Animatuko al zinateke?
AZKENAK
- GUR PIL-PILZentzuz elikatu eta mugitu! Irailaren 21an zatoz gurekin Elikadura eta mugikortasun arduratsuari buruz hausnartzera eta… Read more: GUR PIL-PIL
- Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoenaSoberan dakigu planetako baliabideak kolapsatzetik gertu gaudela, eta modaren industria hori bultzatu bestetik ez du… Read more: Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoena
- (no title)Egunez egun, goizean despertadoreak jotzen duenetik gauean berriz ohera bueltatzen garenerarte planetarengan eta pertsonengan inpaktoa… Read more: (no title)
- Black Friday EZAzaroaren 25ean, “Black Friday” deritzona ospatzen da, deskontuetan eta neurrigabeko eskaintzan oinarritutako kontsumo masiboa goraipatzen… Read more: Black Friday EZ
- Aisialdia kontsumotik haratago? EgiazkoAuzoa-n alternatibak bilatzen ditugu Saretuzekin bateraAisialdia asko erabiltzen dugu gure proiektuetan, eta baita gure egunerokotasunean ere. Eta honi buruz hausnartzen ari… Read more: Aisialdia kontsumotik haratago? EgiazkoAuzoa-n alternatibak bilatzen ditugu Saretuzekin batera