Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoena
Soberan dakigu planetako baliabideak kolapsatzetik gertu gaudela, eta modaren industria hori bultzatu bestetik ez du egiten.
Jantzien prezio extra-merkeek, denboraldi gero eta laburragoek eta publizitate agresiboak gure armairua etengabe berritu nahi izatera bultzatzen gaituzte.
2000-2015 bitartean, mundu mailan arropa-ekoizpena bikoiztu egin da. Herritarren artean kontsumoa % 60a igo da azken 15 urteetan, eta Europako armairuetan dagoenaren % 30a gutxienez urtebetean ez da erabili… glups…
Eta zer ondorio ditu horrek? Hona hemen datu gehiago…
Modaren industria, munduko kutsagarrienetakoa da. Urtero 92 milioi tona ehun-hondakin ekoizten dira munduan, eta horietatik % 80 inguru erre edo zabortegietan amaitzen dira.
Gizarte mailan, ondorioak ere kezkagarriak dira: Arropa-katalogoek astean 70 ordu arteko lanaldiak ezkutatzen dituzte (langileen % 80a emakumeak dira), soldata ez duinak, osasunerako oso kaltegarriak diren kimikoak eta tekniken erabilpena baita segurtasun eta osasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten lantegiak.
Ehungintzako multinazionalek beren ospea hobetzeko estrategiak sofistikatu dituzte jasangarritasun-mezuekin, emisioen murrizketen aipuekin eta abarrekin. Guri, zalantzazkoak eta eskasak iruditzen zaizkigu horrelako mezuak, eta, kontsumitzaile garen aldetik, uste dugu markei eta gobernuei presioa egiteaz gain, honelako kanpainak bultzatuz, garrantzitsuena dela gure kontsumo-ohiturak aldatzea.
Lagunok, golkoan gordetzeko datua: Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoena da! Horregatik, eta askoz gehiagogatik gonbidatzen zaitugu Saretuzplazan23ra! Egun honetan, armairua erosi gabe berritzeko proposamenak aurkitzeaz gain, (entzuten duzun bezala), Saretuzen egiten dugun lana ezagutzeko, ideiak partekatzeko eta tarte atsegin bat pasatzeko aukera izango duzu: -)
Segidan eguneko egitaraua…
A! eta gaia interesatzen bazaizu eta sakondu nahi baduzu, hemen dituzu hainbat erreferentzia:
AZKENAK
- Posible da Gabonetan arduratsu kontsumitzea?Honako hau Mugarik gabeko kide den Xabier Martinez irutxuloko hitzan idatzitako iritzi zutabea da: Fededun… Read more: Posible da Gabonetan arduratsu kontsumitzea?
- GUR PIL-PILZentzuz elikatu eta mugitu! Irailaren 21an zatoz gurekin Elikadura eta mugikortasun arduratsuari buruz hausnartzera eta… Read more: GUR PIL-PIL
- Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoenaSoberan dakigu planetako baliabideak kolapsatzetik gertu gaudela, eta modaren industria hori bultzatu bestetik ez du… Read more: Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoena
- (no title)Egunez egun, goizean despertadoreak jotzen duenetik gauean berriz ohera bueltatzen garenerarte planetarengan eta pertsonengan inpaktoa… Read more: (no title)
- Black Friday EZAzaroaren 25ean, “Black Friday” deritzona ospatzen da, deskontuetan eta neurrigabeko eskaintzan oinarritutako kontsumo masiboa goraipatzen… Read more: Black Friday EZ