Egunez egun, goizean despertadoreak jotzen duenetik gauean berriz ohera bueltatzen garenerarte planetarengan eta pertsonengan inpaktoa duten milaka erabaki hartzen ditugu.

Gure ekintzek eragiten dituzten ondorioez kontziente izatea da bizi nahi dugun eta etorkizuneko belaunaldiak biziko diren mundua eraikitzeko aukera ematen diguna. 

Gaur, Kontsumo arduratsuaren nazioarteko eguna da. Hasieran esan dugun bezela, gure ustez, ardura, egunero landu beharreko kontu bat dela uste dugu. Hala ere ospatzea ere gustuko dugunez,  polita iruditu zaigu gaurko eguna aukeratzea azken hilabeteetan Cristina enearekin batera lantzen ibili garen #berrizberri kanpaina aurkezteko 🙂

 #berrizberri,  hiritarron artean berrerabilpenaren kultura sustatzeko cristina eneak eta donostiako udalak bultzatutako kanpaina da.

Produktu berriak sortzeko erabiltzen diren baliabideak eta lehengaiak ez dira mugagabeak, ezta planetak, etengabe sortzen ditugun hondakinak asimilatzeko duen gaitasuna ere. Horregatik, lehen esan bezela, premiazkoa da egungo kontsumo-ereduan aldaketak sustatzea. Ildo horretan, lehen urratsa lehendik ditugun produktuen balio- bizitza luzatzea izango litzateke, berrerabiltzea eta/edo konpontzea sustatuz.

Asmo horrekin sortu da  #berrizberri kanpaina. Herritarren sektore desberdinei zuzendutako

sentsibilizazio- eta trebakuntza-jarduerak egitea proposatzen du, eta 2023an zehar egingo diren jardueren programa zabal batean gauzatzen dira. (Hemen duzu programa osoa)

 #berrizberri kanpainak, alde batetik, konponketaren tokiko sektorea ikusarazi nahi du, eta bestetik berrerabilera erraztuko duten alternatibak bultzatu.

Saretuzetik, Donostian konpontzeko eta bigarren eskua erosteko aurkitu ditzazkegun aukeren mapeo bat egin dugu eta #saretuzmapa ren berrerabilpena sekzioa indartu dugu.

Mapa honetan bigarren eskuko produktuen konponketa eta salmenta zerbitzuak eskaintzen dituzten saltoki donostiarrak aurkituko dituzu.

Arroparen, oinetakoen, formatu handi eta txikiko etxetresna elektrikoen, irudi- eta soinu-ekipoen, altzarien eta abarren balio-bizitza luzatzeko aukera ugari topatuko duzu . Ezagutzen duzun horrelako komertzioren bat mapan ez baduzu topatzen, zure proposamena egiteko aukera ere aurkituko duzu.

Gainera,  #berrizberri kanpainan zehar, herritarrak animatu nahi ditugu zerbitzu horiek erabiltzera, eta baita erabiltzaileak saritu ere. Beraz, zerbait konpontzera eraman edo #berrizberri  bilatzailearen saltokietan zerbait erosten baduzu, 100€ tako kontsumo arduratsuko produktuen 10 sortaren zozketan sartuko zara.

Eman pausoa eta animatu! gora #kontsumoarduratsuabeti! gora berrerabilpena!

AZKENAK