Black Friday EZ

Azaroaren 25ean, “Black Friday” deritzona ospatzen da, deskontuetan eta neurrigabeko eskaintzan oinarritutako kontsumo masiboa goraipatzen duen jardunaldi oso bat (gehiago ez bada).

Entzungor egin genezake bisibilidade gehiago ez ematearren, baino hala ere,  gure posizionamendua zein den adieraztea beharrezkoa dela uste dugu, eskaintza oldearen aurrean egin daitekeenaren inguruko arguido eta iradokizunak eskaintzeko.

Hona hemen superdeskontu-kanpainen aurka egotearen arrazoietako batzuk:

1 Beharrezkoa ez den kontsumoa modu oldarkor eta konpultsiboan sustatzen dute

Baten bila nijoan baino prezio honetan 3 eramango ditut… beno, egia esan ez nuen ezer erosiko, baino prezio honetan hiruak hartuko ditut, merke merkeak dira! Ezaguna egiten zaizu?

Zer egin dena eraman nahi izatearen eromenaren aurrean? Arnasketa pare bat egin eta galdera sinple bat egitea proposatzen dizugu: behar al dut?

2 Lan-esplotazioan, prekarietatean eta giza eskubideen aurkako erasoan oinarritutako enpresa-eredu mota bat  indartzen laguntzen dute.

Hain merkea izatearen arrazoia pentsatu al duzu noizbait?Hurrengo ariketa proposatzen dizugu:

Zure jantziatkeo bat aukeratu. Horrelako kanpainetan parte hartzen duten saltoki horietatik datorren bat. Ez daukazula bat ere ez? Zorionak! Irakurtzeari utzi posible diozu!

Baten bat topatu duzu? Ongi da, aurrera…

Fabrikazioari erreparatu, josturak, materialak eta abar.

Zenbat denbora uste duzu beharrezkoa izan dela hori produzitzeko? 1h, 3h, 6h?

Kalkulatu zuk diseinatzeagatik, josteagatik edo tindatzeagatik kobratuko zenukeena. Denbora hori zuk ordubetean kobratzen duzunagatik biderkatu eta konparatu…Eta orian gogoratu: zenbat ordaindu zenuen horren truke? inkoherentziaren bat aurkitzen duzu? ba horixe…

3 Hondakin-kantitate handiak sortzen dituzte, eta ondorioz, kutsadura

bah! erosiko dut eta bestela bueltatuko dut! ezaguna egiten zaizu?

Datu bat: AEBetan bakarrik, itzulketek 15.000 milioi tona CO2 sortzen dituzte, hau da, 3 milioi ibilgailuk urte oso batean zirkulatzen sortzen dutenaren adina. Espainia online erositako produktuen itzulketei dagokienez,  Europako laugarren postuan dago jada… ejem

4 Korporazio handiei mesede egiten dielako eta tokiko eta hurbileko merkataritzari zuzenean eragiten diolako, ezin duelako edo zuzenean ez duelako horrelako kanpaina oldarkorretan parte hartu nahi, eta komertzio txikia eta hurbilekoa da planetarekin eta bertan bizi garenokin justuagoa den modu batean kontsumitzkeo aukera ematen diguna.

Behin hona iritsita, dena erosi nahi izatearen grina baretu izana espero dugu… oraindik bertan jarraitzen badu hementxe daukazue MapaSaretuzerako esteka, eta denda, zerbitzu eta alternatiba etiko ugari aurkituko dituzue bertan.

Carro de combate-ko gure lagunek dioten moduan: “kontsumitzea ekintza politikoa da”. 



AZKENAK