“Aisialdia eta kontsumo arduratsua” Topaketa Publikoa

Azken urteotan gure aisialdi ohiturak nabarmen aldatu dira eta sare sozialek zein teknologia berriek geroz eta tarte gehiago hartzen dute. Saretuzen, Donostiako kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzailearen sarean, horren inguruan gogoeta egiten ari gara eta horregatik gure VIII. Topaketa Publikora gonbidatu nai zaituztegu: AISIALDIA ETA KONTSUMO ARDURATSUA. Bertan aisialdi kontzeptuaren inguruan gogoeta egingo dugu, kontsumoarekin duen harremanaz eta Donostian eta Gipuzkoan jasangarria eta inklusiboa den aisialdi bat gauzatzeko dauden alternatibak ezagutu ahal izango ditugu musika, kirola eta jolasaren bidetik. 

Brenda Chávez kazetaria egongo da gurekin, kontsumoa, jasangarritasuna eta kulturan aditua. Hizlari nagusia izango da, hasiera batean kontsumoaren eta aisialdiaren arteko harremana azalduko digu eta ondoren Saretuzen aurten lantzen ari garen AISIALDI ARDURATSUAREN kontzeptua eta irizpidea azalduko digu. 

Brenda Chávez kazetaria kontsumoa, jasangarritasuna eta kulturan aditua da. Kazetaritza eta zuzenbidean lizentziatua, “Carro de Combate” kontsumoaren inguruko kazetari ikertzaileen kolektibo femeninoaren parte da. Besteak beste El País, El Salto eta Rockdeluxe bezalako hedabideetan idazten du eta Carne Cruda (eldiario.es) irrati saioaren “Consuma Crudeza” atalaren zuzendaria da. “Tu Consumo Puede Cambiar el Mundo” (Península) eta argitaratu berri den “Al borde de un ataque de compras” (Debate) liburuen egilea da ere.  +info

Saretuzetik gogoeta egiteaz gain alternatiba errealak proposatzea gustatzen zaigu eta horregatik aisialdi arduratsuaren zenbait ekimen egongo dira gurekin. Aisialdia gure denbora librean egiten ditugun ekintzak bezala ulertzen dugu, baina oraingoan beste ikuspegi eta balore batzuk izango ditugu kontuan: jasangarritasuna, genero ekitatea, inklusiboa izatea, adin desberdinetako pertsonekin egin ahal izatea eta abar. Mahaian honako esperientziak izango ditugu.

  • Sheila Padrones (EMAÚS Gizarte Fundazioa) – AISIALDI KONTZIENTEA Espazio Publikoen Mapa eta EscapeKlima. Aisialdia aitzakitzat hartuta, bi proposamen hauek gizartean jasaten diren egoera eta ezberdinasunei buruz kontzientzia sortu nahi dute. Espazio Publikoen Mapak aisialdiaren pribatizazioa jarri nahi du zalantzan, kirola edota kulturaz doain gozatzeko tokiak erakutsiz. Bestalde, EscapeKlima Escape Hall-ak bizi dugun klima-larrialdiari aurre egiteko asmoz, gazteak ahalduntzea du helburu. + info.
  • Aitziber Mindegia (Euskadi Quidditch): KIROL ALTERNATIBOAK: “Kultura propio nabarmena duen kirol bat da, generoen arteko inklusibitatea nabarmentzen duena, LGTBI+ mugimendua babesten duena eta kirola praktikatzera era guztietako pertsonak erakartzea helburu duena. Elkarbizitzarako guneak sortzea du helburu, gaur egun kirolean generoen arteko banaketa duen kultura batean gaudela kontutan izanda”. + info
  • Urko Ruiz de Apodada (EKIROCK) MUSIKA ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK: “Proiektu teknologiko-kultural bat da, komunikazio gune bezala erabili daitekeena, eta eguzki indarraren bitartez bakarrik dabilena. Plataforma elektriko bat da, non musika jarri daitekeen subwoofer eta bozgorailuekin eta wifi konexioa ere badu. Horri guztiari bizikleta elektriko bat gehitu behar diogu mugikortasuna ahalbidetzen duena, komunikazio gune independiente baten aurrean gaude beraz. Horrez gain, “bukle magnetiko” baten bidez sistema inplante koklearra duten pertsonentzat prestatuta dago. + info

Topaketa osoan Iñaki Martiarena Mattin (Mattin Sormena) ilustratzaile eta bideratzaile bisual donostiarra izango dugu gurekin, berak dinamizazioan lagunduko digu eta baita ere sortzen den informazioa ikustarazten, mapa mentalen eta nota bisualen bitartez.

Amaitzeko Mapa Saretuz Alternatiben, produktuak dastatzeko aukera izango dugu, EKIROCK-eko musika berriztagarriarekin eta inplante koklearra duten pertsonentzat ulergarria.

Hemen duzue programa:

VIII. Topaketa PUBLIKOA – AISIALDIA ETA KONTSUMO ARDURATSUA
AZAROAK 20 – CRISTINA ENEAN – 10.00tatik 13.30etara

Saretuz Sarea
Dinamika: “Aisialdia eta Kontsumoa”
Aisialdi Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailea – BrendaChávez
Atsedena

ESPERIENTZIEN MAHAIA
Aisialdi Kontzientea: Espazio Publikoen Mapa eta EscapeKlima – Sheila Padrones
Kirol Alternatiboak: Euskadi Quidditch – Aitziber Mindegia
Musika Jasangarria:: EKIROCK – Urko Ruiz de Apodaka
Galderak

Amaierako dinamika: AISIALDI ARDURATSUAREN MAPEOA

ITXIERA: MAPA SARETUZ dastaketa + EKIROCK Musika (*)
*Inplante koklearra duten pertsonentzat egokitua

Izena eman beharra dago: www.cristinaenea.eus
Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Udala, Mapa Saretuz eta Iñaki Martiarena Mattinen laguntzarekin.

AZKENAK