GABON ARDURATSU
GABONAK ARDURATSU
Gabonak gerturatzen ari diren honetan, eta bizitzen ari garen egoera sozioekonomiko eta sanitario zail honen baitan, gure kontsumo ereduak birplanteatzeko momentua iritsi da.
Saretuzen kontsumoa aldi berean estrategia eta erreminta dela pentsatzen dugu, bizitza zentroan eta ekonomia bere esanetara duen gizarte justuago bat lortzeko.
Gainera, mundua hobetzeko modurik hoberena MapaSaretuzen topatu ditzakegun alternatiba arduratsu eta eraldatzaileak bilatzea dela uste dugu; orain, beti bezala, ingurumenarekiko begirunea duen eta justugoa zein bidezkoagoa den, baino aldi berean zailagoa den eredu baten alde egin duten komertzio txiki, nekazari, artisau, dendari, zapatari edo enpresa txikiek behar gaituztelako.
MapaSaretuz-eko alternatibek -denda, enpresa eta zerbitzuek- denbora asko daramate sekulako lana egiten eta beraien lana esfortzu eta dedikazio handiari esker aurrera doa. Horregatik ikusgarritasun gehiago eman nahi diegu, gehiago ezagutu eta gure egunerokoaren parte izan daitezen.
Zer?
Donostiako Udalaren laguntzarekin, MapaSaretuzeko edozein alternatibatan gastatzeko 100€ko 20 bono banatuko ditugu.
Noiz?
Azaroaren 16tik abenduaren 10rarte.
Abenduaren 11an irabazlea nor den jakingo dugu eta zure bonu arduratsua zein alternatibatan erabili nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.
Non?
www.saretuz.eus-en
Nola?
- www.saretuz.eus -en sartu eta kontsumo arduratsuaren inguruan dituzun ezagutzak probatu
- Abenduaren 11an bono arduratsuen irabazleak nortzuk diren jakingo dugu.
- Bonu arduratsuetako bat irabazi baduzu mezu bat jasoko duzu azalpenekin: Lehenengo zure bonua gastatu nahi duzun MapaSaretuzeko alternatiba aukeratu (abenduaren 11 eta 15 bitartean) eta hilaren 16etik aurrera jasotzera joan ahal izango zara.
- Nahi izan ezkero zure erosketaren argazki bat konpartitu dezakezu Sare sozialetan!
AZKENAK
- DENBORAREN DENBORASaretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak… Read more: DENBORAREN DENBORA
- Denbora OparituEgun hauetako kontsumismoaren aurrean gelditzea eta hausnarketa txiki bat egitea proposatu nahi dizugu. Oparitzea partekatzea… Read more: Denbora Oparitu
- Saretuz Trivial 2025
- Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen trivialaSaretuzek TRIVIAL bat jarriko du martxan Abenduak 5etik Abenduak 18 bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko… Read more: Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen triviala
- Opariak Opari.Azaroan, Black Friday deskontu-festa globala, urteroko zita bilakatu da. Bere izena 60ko hamarkadan Filadelfiako poliziak… Read more: Opariak Opari.