Mozorroa modu arduratsu eta jasangarrian lortu edota egiteko ideiak.
Jadanik Inauteriak gainean ditugu, oraindik ez duzu mozorrorik? artikulu honekin mozorro jasangarri eta arduratsua izateko hainbat ideia emango dizkizugu.
Mozorroak elkar-trukatu. Deitu zure ahizpari, anaiari, lagunei … ziur zuk beste urteren batean erabilitako mozorroren bat duzula eta beraiek ere. Zer iruditzen truke bat egitea?
Demagun zerbaiten bila zabiltzala, gerriko bat, arrosa koloreko alkandora, galtza laranja batzuk, … lagunei eskatu diezu eta beraiek ere ez dute. Probatu duzu bigarren eskuko dendaren batean? Ez ahaztu kontsumo arduratsuaren lehentasunezko oinarrietako bat berrerabilpena dela , posible baldin bada bigarren eskuko gauzak erosi edota lortu. Zaborra sortu beharrean bigarren bizitza bat eman jadanik erabili diren gauzei. Eta ez badakizu nondik hasi bigarren eskuko dendak edota berrerabilpena bultzatzen duten komertzioak bilatzen, hemen duzu Saretuz-en mapa osatzen ditzuten alternatiben zerrenda: Berrerabilpen alternatibak
Baina pentsatzen jarrita, badago ere suertatu daiteken hirugarren aukera bat. Zure lagun, ahizpa, etabarrek … ez dute behar duzun edo bilatzen ari zaren hori. Agian bigarren eskuko dendaren batera joan zara eta han ere ez duzu topatu. Eta zuk zeuk sortzen baduzu? zergatik ez egin zure eskuekin mozorroa? hona hemen handik eta hemendik topatu ditugun ideia batzuk.
MARMOKA MOZORROA
Mozorro hau oso egokia izan daiteke eguraldi txarrarekin.ROTULAGAILU MOZORROA
Kuadrila guztiarentzako mozorroaren bila?GLOBO AEROSTATIKOA
Pertsona ameslarientzatDRAGOIA
Etxeko txikientzat edo ez hain txikientzatBAKEROZ
Agian indio batekin lagunduta joatekoLAPUR MOZORROA
Edota agian traje dotore bat eta korbata jarri dezakegu ,je,je…URPEKARIZ
Mozorro oso erraza eta originala.AZKENAK
- GUR PIL-PILZentzuz elikatu eta mugitu! Irailaren 21an zatoz gurekin Elikadura eta mugikortasun arduratsuari buruz hausnartzera eta… Read more: GUR PIL-PIL
- Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoenaSoberan dakigu planetako baliabideak kolapsatzetik gertu gaudela, eta modaren industria hori bultzatu bestetik ez du… Read more: Jantzirik jasangarriena dagoeneko egina dagoena
- (no title)Egunez egun, goizean despertadoreak jotzen duenetik gauean berriz ohera bueltatzen garenerarte planetarengan eta pertsonengan inpaktoa… Read more: (no title)
- Black Friday EZAzaroaren 25ean, “Black Friday” deritzona ospatzen da, deskontuetan eta neurrigabeko eskaintzan oinarritutako kontsumo masiboa goraipatzen… Read more: Black Friday EZ
- Aisialdia kontsumotik haratago? EgiazkoAuzoa-n alternatibak bilatzen ditugu Saretuzekin bateraAisialdia asko erabiltzen dugu gure proiektuetan, eta baita gure egunerokotasunean ere. Eta honi buruz hausnartzen ari… Read more: Aisialdia kontsumotik haratago? EgiazkoAuzoa-n alternatibak bilatzen ditugu Saretuzekin batera