Kontsumoa COVID-19 garaian
Momentu historikoa bizi dugu, eta guztiz ezezaguna den egoeraren aurrean pertsona bakoitzak modu ezeberdinean erantzuten du.
Argi dagoena zera da, egoera honek azalarazi ditu gure gizartean dauden kontsumo ereduak, online bidezko erosketa asko, azalera handiko hipermerkatuetan eta kantitate handitan (neurrigabeak gehienetan). Eta hau bizi dugun kontsumo gizartearen erakusgarri baino ez da.
Krisi honek ere agerian utzi du elikagai produkzioaren eta industriaren deslokalizazio zein kanpora ateratzean oinarritutako sistemaren zaurgarritasuna. Eta hau horrela izanik gerta daiteke eskasia momentuetan exportazioen dependentziarik ez izateko lokal mailako produkzio egiturarik ez izatea. Produkzio iturriak jendearengandik, kontsumitzaileengandik ahalik eta gertuen kokatuz, dependentziak murrizten ditugu, garraio zein desplazamenduak ekiditen edo murrizten ditugu.
Baina baditugu hainbat alternatiba, zentzu horretan komertzio txikiak funtsezko papera jokatu du eta jokatzen ari da. Egun hauetan auzoko dendara jaitsi garenak antsietate egoera orokorretik ihes egin ahal izan dugu. Kontutan hartu behar dugu epemuga zehatza izango duen egoera bizitzen ari garela, ez dakigu ez noiz ez nola bukatuko den, baina kontuan izan behar dugu komertzio zein zerbitzu enpresa txiki askok hau ezingo dutela gainditu gure babesik gabe.
Denborarena da kontuan izan behar dugun beste aspektu bat, nola erabiltzen dugun hau. Inoiz baino gehiago entzuten ditugu “telelana” bezelako hitzak eta, zaintza? Bateragarriak dira?. Baina krisi egoera honek zerbaitetarako denbora utzi badigu hausnartzeko da, gure denbora zertan inbertitzen dugun hausnartzeko baita kontsumitzen dugun hirugarrenen denborari ematen diogun balioan pentsatzeko (zerbitzuak, osasungintza, hezkuntza, elikagaiak, …)
Agian bizitzeko beste modu bat posible dela mahaigaineratzeko momentua izan daiteke, bestelako gizarte batean: non bizitza erdigunean izango den eta ekonomia bere zerbitzura, justizian oinarritua, emakume, gizonen eta herrien arteko berdintasunean, elkartasunean, naturarekin orekan, konpromisoan, lankidetzan non zaintza lanak banatuak izango diren.
Kontsumo kontziente eta eraldatzailea eraikitzailea den kontsumoa delako, nahi dugun bezela bizitzeko estrategia eta erraminta da.
Horregatik Saretuzek zure eskura jartzen du Donostian kontsumo eraldatzailea bultzatzen duten zerbitzu enpresa, elkarte eta denden gida.
AZKENAK
- DENBORAREN DENBORASaretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak… Read more: DENBORAREN DENBORA
- Denbora OparituEgun hauetako kontsumismoaren aurrean gelditzea eta hausnarketa txiki bat egitea proposatu nahi dizugu. Oparitzea partekatzea… Read more: Denbora Oparitu
- Saretuz Trivial 2025
- Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen trivialaSaretuzek TRIVIAL bat jarriko du martxan Abenduak 5etik Abenduak 18 bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko… Read more: Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen triviala
- Opariak Opari.Azaroan, Black Friday deskontu-festa globala, urteroko zita bilakatu da. Bere izena 60ko hamarkadan Filadelfiako poliziak… Read more: Opariak Opari.