Elkarrizketa Euskadi Irratiko Baiapasa saioan.

Ekainaren 2an, Lucia Peña, Saretuzeko dinamizatzailea Euskadi Irratiko Baipasa saioan izan zen elkarrizketatua. Hona hemen elkarrizketaren nondik norakoak.

Gure inguruan zer ari zerate topatzen osasun krisialdi honen ondorioz eta kontsumo arduratsuari dagokionez?

Aldaketa haundia nabari dugu. Batetik, ezinbesteko bezela ulertzen ditugunak aldatu egin dira. Bestetik, auzoko denda txikietan erosketak egiteko ohitura hartu da berriro. Gizarte sareak eratu dira elkar laguntzeko. Baina bestetik, denda txiki asko egoera larrian geratu dira. Unerik larrienean, pertsonak eta zaintzak jarri ditu erdian gure gizarteak. Baina deseskalatzeak lehengora bueltaren irrika dakar, eta lehengo guztia etzen ona. Horri dagokionez hausnarketarako deia zabaldu nahi dugu. Itxialdian lortu ditugun irakaspenak ez ahazteko, guztiontzat egokiagoa den gizarte batera bidea egiteko.

Zer egiten duzue Saretuz-en, Lucia? Zer da Saretuz? Zein da zuen bisioa? Zer egiten duzue Saretuz-en, Lucia? Zer da Saretuz eta zein da zuen ikuspegia? 

Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat dela pentsatzea gustukoa dugu, era berean amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat da: bizitza erdigunea den eta ekonomia bere zerbitzura dagoen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta.

Orain parte hartzen duten erakundeak 15tik gora dira eta zenbait aipatzeagatik: Calcuta Ondoan, Antiguotarra, Cristina Enea Fundazioa, Donostiako bidezko merkataritza, Mugarik Gabe, Emaus Gizarte Fundazioa, Gabiltza, Economistas sin Fronteras, Fiare, Goiener, Campo Creativo Cero, Nortlan, Setem, …

Gure helburua kontsumo kontzientearen irizpideetan sakontzea da, Donostian dauden aukerak eta ekimenak hedatu, beste batzuk sustatu, atzetik lanean jarduten duten erakunde eta kolektiboak ezagutzera ematea…

Mapa bat ere baduzuela ikusi dugu web orrian, zein da honen funtzioa? Zein bere helburua? Mapa bat ere baduzuela ikusi dugu web orrian, zein da honen funtzioa? Zein da helburua?

Bai, hala da, web gunean gure tresna garrantzitsuena daukagu, hau da MapaSaretuz. Bertan daude kokatuta Donostiako kontsumo arduratsuaren irizpideak betetzen dituzten eskeintza: bai saltokiak baita zerbitzuak ere. Betiko zirkuituetatik irten eta beste modu batean kontsumitzen hasi nahi duenarentzat lagungarria izan daitekeena. Mapak, saltokien katalogo bat eskeintzen du, kategoriaka.

Baina bereziki, MapaSaretuz-en egoteko, saltoki, zerbitzu edo erakundeak 16 irizpideren arabera daude sailkatuta: Bertakoa, Publikoa, Kultura, Ingurumena, Hezkuntza, Ekonomia Solidarioa, Energia, Finantza Etikoak, Ekologikoa, Bidezko Merkataritza, Berrerabilpena, Berdintasuna, Artisautza, Trukea eta Software Librea.

Noiz sortu zenuten taldea eta zergatik eman zenuten proiektua, zerk bultzatuta?

Proiektua Emaus eta Mugarik Gabe-ren artean hasi zen prestatzen. Horrelako sare bat sortzeko beharra ikusi zutelako, benetako alternatibak eskainiko zituena eta merkataritza arduratsu eta eraldatzailearen alde elkarrekin lan egingo zuena.
Gai honen inguruan hainbat ekintzaile ari ginen lanean, bakoitza bere aldetik, eta erabaki zen elkarrekin aritzea, modu kolaboratiboan, guztion baliabideak eta esfortzuak batuz.

Saretuz 2010 hasi zen lan egiten, eta 2012 urtetik eraldaketarako eta emantzipaziorako Donostiako udaletxeak laguntzen duen hezkuntza ekimen bat da Saretuz. Azkenik 2015 urteaz geroztik GIpuzkoako Foru aldundiak ere babesten du.

Zer ekimen jarri dituzue martxan zuen helburuak lortze aldera edo zer da egin duzuena kontsumo arduratsua bermatzeko?

Garrantzitsuenak:
• Kontsumo arduratsuaren eguna. (martxoak 14)
• Jardunaldiak eta Gogoetak trukatzea
• Maparen eguneratzea – Kontsumorako aukerak eskaintzea
• komunikazio kanpaina.

Egoera honek astinduko al ditu pertsonen kontzientziak? Uste duzu kontsumo arduratsuagoa izango dugula hemendik aurrera?

Zaintzek gure artean duten garrantzia bistan geratu da. Baita bertako produktu eta ekoizpenak dituen abantailak ere. Lehen genuen mugikortasun beharra zalantzan geratu da eta telelanaren aukera erreala da. Gainera ikusi da produktibitateak gora egiten duela. Elkar laguntza ere eskura dugun tresna bezela ikusi dugu. Komunikabideetan ohiko publizitateak amaitzeak ere gure barruko beharretan zentratzera eraman gaitu. 

Gure ustez oso garrantzitsua da, errutina berrian erabat murgildu aurretik, itxialdian ikasi ditugun gauzak bistaratzea eta hauek epe ertain eta luzean nola baliatu ditzakegun pentsatzea.

Kontsumo arduratsuak eta erosketak hurbileko enpresei edo saltokiei eginda, gure ekonomia indartzeko ere balioko luke, Lucia…

Bai noski! Bertako enplegua sustatzen da honela, garraio beharrak ere murriztu egiten dira. Pertsonen arteko harremanak indartu, eta gure auzoetan bizitza mantentzea posible egiten du. 

Epe laburrean ez dugu ikusten Donostiatik haratago joatea.

Krisi klimatikoa, krisi soziala. Zer da esku artean dugun erronka garrantzitsuena? Non uste duzu dagoela konponbidea?

Bi erronkei modu koherentean eta batera erantzuten ikasi beharko dugu. Herrialde aberastuak kontsumoak asko jetxi behar ditugu, eta aldi berean lana sortu behar dugu. Kontsumoan oinarrituta ez dauden lanak: hezkuntza, osasuna, pertsonen eta naturaren zaintza, bultzatuz. Gizarteko arrakala (brecha) desberdinak (generoa, digitala, aberastasuna) murriztea dakarten lanak.

Kontsumo arduratsuak mundua alda dezakeela uste duzu? Nahikoa da Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko?

Kontsumo arduratsuak asko egin dezake. Eskaria aldatzen bada, ekoizpena eskari honi egokituko zaiolako. Baina beharrezkoa izango da, egun ditugun eredu ekonomiko eta sozialari ere buelta bat ematea: aisialdi eredua aldatu, mugikortasun beharrak murriztu, eraikuntza, erabilera bakarreko erropa, turismoa eta automozioan oinarrituriko ekonomiatatik, berriztagarrietan, efizientzian, berrerabilpenean, hezkuntzan eta pertsonetan oinarritutako ekonomiatara pasatzea. Hor ditugu irizpideak finkatuta. Eta hauen inguruan pedagogia egiten dugu.

Gutako bakoitzak zer egin dezake soluzioaren parte izateko?

Lehenik, hausnarketa bat (naturara edo parke batera joateak lagundu egingo digu horretarako). Eta piskanaka erabaki txikiak hartzen joan eta mantendu. Bidaia txiki bat bezala ikus dezakegu prozesu hau, eta nahi badugu, eguneroko batean joan gaitezke gure esperientzia idazten. Eta abentura txiki hau ingurukoekin konpartitu ahal izateko, aukera suertatzen denean.

Tailerretan hurrengo galdera proposatzea gustatzen zait: Pentsatu ekintza bat. Zer egin dezaket NIK GAUR nire kontsumoa arduratsuagoa izan dadin?

Zuekin harremanetan jartzeko, Saretuz proiektuari buruzko informazioa eskuratzeko, zer bide dituzue edo nora jo behar da?

Gure webgunea saretuz.eus da, bertan daude gure aurkezpena, ekintzak, dokumentu desberdinak  eta Maparako sarrera ere. Gurekin harremanetan jartzeko emaila: info@localhost. Azkenik, sare sozialetan (FB, TWITER eta INSTAGRAM,  youtubeko kanala).

AZKENAK