Opariak Opari.
Azaroan, Black Friday deskontu-festa globala, urteroko zita bilakatu da. Bere izena 60ko hamarkadan Filadelfiako poliziak sortu zuen Thanksgiving day / Esker Onezko Egunak sortzen zuen trafiko eta jendetzaren anabasa deskribatzeko. Trafikoaren kaosa izendatzen zuena, kontsumoaren pultsua markatzen duen tresna komertzial boteretsu bihurtu da.
Egun honek erosketa ekintza ia lehiakor gisa bizitzera ohitzen gaitu: ilara amaigabeak, presak, etengabeko alderaketak eta “gaur erosten ez baduzu, galdu egiten duzu” ideia hori. Bizitza pobretu egiten zaigu emozio nagusia edukitzea denean, eta ez partekatzea, hausnartzea edo zaintzea.
Black Friday, batez ere, kontsumismo konpultsiborako gonbidapena da. Behar ez duguna eros dezagun, oraindik funtzionatzen duten objektuak ordezka ditzagun. Egun hau amua da beharrezkoa ez den hori erosteko, horretarako, maiz zorpetu behar garen arren.
Black Friday saltzaile erraldoien erritmopean bizitzeko gonbidapena ere bada: esklabutza, prekaritatea eta ekozidioaren erritmopean. Esklabutza baldintzetan lan egiten duten langileak direlako egun honetan erosten ditugun objetu askoren egileak. Ekoizpen azeleratuak, bidalketa masiboek eta itzulketen bolumenak ere langile asko baldintza prekarioetan lan egitera behartzen dituztelako eta auzoko denda txikiak galtzaile direlako, Amazon eta enparauen mesedetan. Ingurumen-inpaktoari dagokienez CO2 ixuriak areagotzen direlako eta lehengaiak eskuratzeko txikizioak handitu. Egun iluna pertsonak eta naturarentzat.
Trafiko anabasa definitzetik egungo esanahia izatera pasa bada, berdefini genezake berriro ere egun honen esanahia? Denbora, presentzia, entzutea, keinuak eta zainketak oparitzeko eguna ezarri genezake? Preziorik Gabeko Oparien Ostirala izenda genezake agian? . Erosteko beharrean, egun bat sortzeko, agortzen ez dena eskaintzeko, hondakin gutxi sortzen duena, eta, hala ere, bizitza elikatzen duena oparitzeko. Gutun bat, paseo bat, maitasunez prestatutako bazkari bat, egiteke dugun solasaldi bat, isiltasun tarte bat partekatua: opari horiek ez daude merkatuaren mende, eta, hala ere, balio izugarria dute. Beste batzuk eta geure burua zaintzea ekintza iraultzailea da ia guztia kontsumoaren arabera neurtzen duen mundu batean.
Guzti onen aurrean, Saretuz, Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko partaideok erabaki dugu egun honetan opariak oparituko ditugula kalean, bizitza bizigarriagoa egiteko opariak, erosi edo salduezinak diren opariak. Animatu zu ere bai eta kontsumismoari izkin egin.
AZKENAK
- DENBORAREN DENBORASaretuz-etik, denbora, bizitza eta hau sostengatzen duen guztia zaintzeko elementua zentrala dela uste dugu. Naturak… Read more: DENBORAREN DENBORA
- Denbora OparituEgun hauetako kontsumismoaren aurrean gelditzea eta hausnarketa txiki bat egitea proposatu nahi dizugu. Oparitzea partekatzea… Read more: Denbora Oparitu
- Saretuz Trivial 2025
- Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen trivialaSaretuzek TRIVIAL bat jarriko du martxan Abenduak 5etik Abenduak 18 bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko… Read more: Badator kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen triviala
- Opariak Opari.Azaroan, Black Friday deskontu-festa globala, urteroko zita bilakatu da. Bere izena 60ko hamarkadan Filadelfiako poliziak… Read more: Opariak Opari.