Kontsumo alternatibekin harremanak estutzen.

Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Mundu sostengarriago baten alde lan egiten duten 16 elkarte desberdinek osatzen dute eta 2011n hasi zuen bidea kontsumitzeko modua eraldatu eta Donostia barruan alternatibak emanez.

Saretik egiten den lanetako bat MapaSaretuz da, etengabe berritzen doan plataforma bat, alternatiba berriak etengabe irekitzen ari direlako (eta tamalez batzuk itxi ere). Momentu honetan web orrian 103 kontsumo alternatiba ditugu, konponketa dendak, bigarren eskuko produktuen dendak, artisauak edo artisautza saltzen duten dendak, elikadura dendak, jendeak ekintzak egitera irekita dauden espazioak, formakuntza espazioak, kosmetika dendak, ileapaindegiak, liburu eta musika dendak, osasunerako espazioak, energia alternatibak, ostatuak eta jostailu dendak.

Bertan parte hartzen dutenek kontsumo arduratsuago baten alde eta gizartea eraldatzearen alde egiten duten espazioak dira eta Saretuzetik sustatzen den bizitza ereduaren alde lan egiten duten tokiak dira. Azken finean, Donostian kontsumo arduratsuago eta sostengarriago baten alde lan egiten dute, eta irizpide hauek betetzen saiatzen dira.

MapaSaretuz osatzen duten alternatiben errealitatea oso heterogeneoa da, eta alternatiba motaren arabera alde handia nabaritu da elkarrizketak egin direnean. Auzoetan urte asko daramazkiten komertzio askok beraien bezero finkoak badituztela diote, eta Saretuzek orokorrean beraien egunerokoan eragin handirik ez duela izan uste dute. Hala ere, komertzioetara Saretuz.eus bidez edo beste baliabide batzuk erabilita  joaten diren bezeroak bereiztea zaila den arren, geihenek sarearen parte izatea onuragarria dela uste dute.  

Saretuzen aldetik informazio gehiago jasotzeko nahia argia da alternatiben artean eta ondorioz komunikazioa estutzearen alde egitea da gure erronka. Bestalde, alternatiba batzuek, irizpideak zeintzuk diren eta nola ziurtatzen diren argiago azaldu behar dela adierazi dute eta horren inguruan sakonduko dugu. 

Egiten diren ekintzen informazioa jasotzen jarraitzeko nahia dago orokorrean, eta elkarlana sustatzeko gogoa adierazi duten alternatiba asko daude. Donostian kontsumo eraldatzailearen alde lan egiten duten eragileen elkarlana beharrezkoa dela ikusten da, batetik elkarren artean ezagutu eta konpartitu ahal izateko eta gizartearen kontzientziak astintzeko bestetik.

AZKENAK